Principios Éticos: Profesionalidad y Conducta .Grupo Clece

PRESTUTASUNA ETA JOKABIDEA

CLECE-k Kode Etiko bat prestatu du, non hainbat jarraibide jasotzen diren, enplegatuei nola jardun eta jokatu erakusteko.

Jarraibideon kontrola egiaztatzeko, kanal etiko bat sortu dugu. Kanal horren bidez, kodearekin lotuta dituzten salaketak edo dudak jakinarazi ahal izango dituzte CLECE-rekin hartu-emanetan diharduten taldeek (enplegatuak, bezeroak, hornitzaileak, etab.).

Zeure burua identifikatu eta zure jakinarazpenaren arrazoia azaldu: besterik ez duzu egin behar. CLECE-k konfidentzialtasuna bermatzen du, bereziki salaketak badira, eta bere gain hartzen du kasuan-kasuan beharrezkoak diren neurriak aplikatzea.

KANAL ETIKOA

Kanal etikoaren bidez, edonork jakinaraz ditzake Clece-n nahiz haren zeinahi filialetan gertatutako irregulartasunak.

GARRANTZITSUA: Kanal honen bidez jakinarazitako jokaera irregularrek larriak edo oso larriak izan behar dute.

Zer dira irregulartasun larriak edo jokaera irregularrak?

Hauek dira, aurreko paragrafoarekin bat eta adibide soil gisa, jokaera irregular larriak edo oso larriak:

  • Funtzionario publikoak erostea; edo funtzionario publikoei eskaintza edo proposamen bidegabeak egitea.
  • Ustelkeria: enpresen, hornitzaileen, azpikontraten artean, eta Administrazio publikoekin.
  • Dirua nahiz kapitalak zuritzea.
  • Osasun publikoaren kontrako ekintzak.
  • Lehiaketa publikoetan prezioak alteratzea.
  • Etab.

Kontuan izan kanal hau ez dela zerbitzuari buruzko kexak eta erreklamazioak jartzeko. Horrelakoei behar bezala erantzungo zaie “Harremanetarako” orrian https://www.clece.es/eu/harremanetarako/ oedo tokian-tokiko ordezkaritzetan.

Nola aurkeztu jokaera irregularraren jakinarazpena edo salaketa?

Salaketa aurkezteko bidea errazte aldera, enpresak jakinarazlearen esku jartzen du canaletico@clece.es helbide elektronikoa, era konfidentzialean jakinarazi ahal izan ditzan arau-hauste larriak, bai eta Kode Etikoarekin lotutako dudak argitu.

Edonork jakinarazi ahal izango ditu jokaera irregularrak, baldintza hauek betez gero:

  • Salatzaileak bere burua identifikatzea (izen-abizenak).
  • Gertaerak; salatutako pertsona edo kolektiboa.
  • Egiarekin bat datozen argudio edo froga zehatzak, salaketaren bermagarri.

Berariaz izendatutako organo batek jaso eta aztertuko du salaketa. Ondoren, beharrezkoak diren neurriak hartuko ditu salaketari konponbidea emateko eta, hala badagokio, eskumena duten agintarien esku jarriko du.

Zure laguntza ezinbestekoa da enpresa barruan jokaera irregular larriak edo oso larriak detektatzeko, gizarte osoari eragiten baitiote. Aldez aurretik eskertzen dugu zure ezin estimatuzko laguntza.

DESKARGAK

Kode Etikoa

Kode Etikoa
PDFn jaitsi

Prebentzio Politika

Prebentzio Politika
PDFn jaitsi

Gida Oinarriak

Gida Oinarriak
PDFn jaitsi