Por favor acepta las cookies de marketing para poder ver este vídeo.

Nor gara?

1992n jaio zen Clece, enpresa eta instituzioei kalitatezko zerbitzuak eskaintzeko asmoz sortutako proiektu itxaropentsua. Egun, proiektu hori errealitate bilakatu da, baina hasierako ilusioa mantentzen dute Espainian, Portugalen eta Erresuma Batuan konpainia honen parte diren 75.000 pertsona baino gehiagoren ilusioa, hain zuzen ere. Clece Taldeak era askotako zerbitzuen bidez egiten du lan milioi bat pertsona baino gehiagoren bizi-kalitatea hobetzeko, gure eraikinak mantendu eta eraginkorragoak izateko eta gure ingurua, bai hiriak, bai natura-ondarea, zaindu eta babesteko.

Baina Clece taldearen arrakasta ez da etengabeko hazkundean dagoen enpresa-eredu dibertsifikatu bat lortzean soilik oinarritzen, baizik eta gizartean duen inplikazio handian. Gaur egun, liderra da zerbitzu garrantzitsuenetan, hala nola gizarte- eta hezkuntza- zerbitzuetan; eta, horiez gain, baita jasangarritasunarekin eta gure herrialdearen instituzio- eta enpresa-jarduerekin loturiko zerbitzuetan ere (eraginkortasun energetikoa, facility management, aireportuetako zerbitzuak, etab.).

Inplikazio hori konpainiaren jarduerez gaindikoa da, eta gizartearekiko konpromiso bihurtzen da enplegagarritasunaren, inklusioaren, sentsibilizazio sozialaren eta pertsonen zaintzaren bidez. Egun, gizarte-talde kalteberen batekoak dira 9.000 langile baino gehiago, eta haien ilusioa eta konpromisoa dira Clece desberdinak egiten.