Kongresuko Desgaitasun Batzordeak Endesa bisitatu du, INTEGRA CEE-ren lana ezagutzeko

Kongresuko Desgaitasun Batzordeak Endesa bisitatu du, INTEGRA CEE-ren lana ezagutzeko

  • Topaketa instituzional horretan, gertutik ezagutu ahal izan dute zer-nolako lana egiten duen Integra CEE-k dibertsitate funtzionala duten pertsonen inklusio soziolaboralean
  • Enplegu Zentro Berezien (EZB) sektoreak enpleguaren % 70 baino gehiago sortzen du Espainian desgaitasuna duten pertsonentzat

Kongresuko Desgaitasun Batzordeko zenbait kidek bisitatu dute Endesak Madrilen duen egoitza, eta gertutik ezagutu ahal izan dute zer-nolako lana egiten duen Integra Enplegu Zentro Bereziak (Integra CEE) dibertsitate funtzionala duten pertsonen laneratzean.

Topaketa instituzional horretara, zeina urtarrilaren 26an izan den, joan dira, Batzordearen aldetik, Ciudadanos Talde Parlamentarioko diputatu hauek: Sergio del Campo Estaún, Diputatuen Kongresuko Enplegua eta Gizarte Segurantza Batzordeko diputatua; Tomas Marcos, Senataria eta Desgaitasun Politikak arloko arduraduna Madrileko Biltzarrean; eta Francisco Cano Fuster, Alacant aldetiko diputatua. Topaketan izan dira, halaber, entitate hauetako ordezkariak: Madrileko Enplegu Zentro Berezien Elkartea (ACEEM), Enplegu Zentro Berezien Konfederazio Nazionala (CONACEE) eta Clece.

Integra CEE-k, Clece-ren parte den aldetik, bertaratutakoei esplikatu die zein den konpainiak egiten duen lan globala dibertsitate funtzionala duten pertsonak gizarteratzeko. Lan horri esker, Clece-ren 71.982 enplegatuetatik 6.926 kolektibo horretakoak dira. Langintza horretan, Integra CEE gero eta rol garrantzitsuagoa izaten ari da. Gaur egun, zerbitzua ematen die 269 enpresa eta instituziori, eta 2.600dik gora langile ditu; horietatik, % 87k nolabaiteko desgaitasuna dauka, araudiak mota horretako enpresei ezarrita dien kopurua baino askoz gehiago.

Jarduera hori aurrera eramateko, Juan José Laguna Integra taldeko zuzendari nagusiak nabarmendu du Sostengu Unitatearen “ezinbesteko” eginkizuna (58 langilek osatzen dute unitate hori). “Inklusiorako positiboa den ingurunea sortzen laguntzen du, beharrizanak detektatzen ditu eta sor daitekeen edozein problema konpontzen du, enplegatua hautatzen denetik lanean hasten den arte, prestakuntza eta lan-jarduna ere barne hartuta. 2015ean soilik 12.506 ekintza soziolaboral egin zituen”, azaldu du.

Bere aldetik, Endesak kontatu du nola Integra CEE-k bat egin zuen enpresarekin zerbitzu lagungarriak kudeatzeko, eta azpimarratu du “kalitate-maila handia lortu dela; izan ere, barne bezeroek ondoen baloratutako zerbitzua da”. Azalpen-saioa amaituta, bisita egin diote zerbitzuok egiten dituen langile-taldeari. Hala, parte-hartzaileek iritziak partekatu ahal izan dituzte, lehen pertsonan, enplegatuekin, eta enplegu-zentro berezian izandako lan-esperientziari buruz aritu.

Bisitan, nabarmen geratu da desgaitasunak dituzten pertsonek, Espainian, berdintasunik eza pairatzen dutela enpleguan. Izan ere, estatuan, langabeziaren eta jarduerarik ezaren tasak handiagoak dira desgaitasunak dituzten biztanleen artean desgaitasunik ez dutenen artean baino, eta Europako batezbestekoaren gainetik daude. Desgaitasuna duten lau langiletatik bakarrak dauka lana. Testuinguru horretan, EZB sektorearen rola funtsezkoa da desgaitasuna duten pertsonentzako lana sortzeko tresna ezinbesteko gisa, zeren desgaitasuna duten langileen % 70 baino gehiagok lan egiten baitute EZB batean.