ESCUELA INFANTIL ALDIZKARIAREN II. SARIEK CLECE-REN HEZIKETA-PROIEKTUA SARITU DUTE

ESCUELA INFANTIL ALDIZKARIAREN II. SARIEK CLECE-REN HEZIKETA-PROIEKTUA SARITU DUTE

  • Clece-k lau sari eta aipamen berezi bat jaso ditu hezkuntza alorreko agerkariak emandako 20 golardoetatik.
  • Bost kategorietatik lautan jaso ditu sariak: hiru, 0-3 urte bitarteko azpikategorian; eta bat, Heziketa Beharrizan Bereziak azpikategorian

Siena talde editorialeko Escuela Infantil aldizkari profesionalak Clece-k Haur Eskolen alorrean daukan heziketa-proiektua saritu du, lau golardo eta aipamen berezi bat emanez, Escuela Infantil Sariaren bigarren edizioan.

Clece-k kudeatutako Haur Eskolek 19 proiektu finalista eta bost irabazle lortu dituzte, lau kategoriatan. Guztira, bost kategoria tematiko egon dira: Irakurmen-idazmena, Elikadura osasuntsua, Psikomotrizitatea, Eskolaz kanpo eta Ingurumena. Kategoriok azpiatal hauetan banatu dira: 0-3 (Haur Hezkuntzako lehen zikloa), 3-6 (bigarren zikloa) eta Heziketa Beharrizan Bereziak. Zehazki, saiak heziketa-talde hauei egokitu zaizkie:

. “Los Palitos” Haur Eskola (San Juan del Puerto, Huelva). Saridunak: Rocío Mazo, Mercedes de la Cinta Rodríguez, Joana Rodríguez eta Carmen Toscano, “Irakurmen-idazmena” kategorian, 0-3 urteko ikasgelan, “Menudos Poetas” proiektuagatik.

. “Los Duendecillos” Haur Eskola (Pulpí, Almeria). Sariduna: Mercedes Losilla García, “Elikadura osasuntsua” kategorian, 0-3 urteko ikasgelan, “Nos divertimos desayunando sano” lanagatik.

. Cavall de Cartró-ren “Mon Petit” Haur Eskola (Abrera, Bartzelona). Saridunak: Paula Morales eta Victoria Sánchez, “Eskolaz kanpo” kategorian, 0-3 urteko ikasgelan, “Campanitas” proiektuagatik.

. Cavall de Cartró-ren “Sagrada Familia” Udal Eskola (Caldes d’Estrac, Bartzelona). Saridunak: Remei Monge eta Montse Humanes, “Heziketa Beharrizan Bereziak” kategorian, “Conociendo los gusanos de seda” proposamenagatik.

. “Sanipeques” Haur Eskola (Granadilla de Abona, Tenerife). Aipamen berezia talde osoarentzat, haurraren garapen psikomotorrean sakontzeagatik, motrizitateaz, koordinazioaz eta oinarrizko trebetasunez harago joanda hizkuntza, emozio, sormen eta pertzepzioaren beste eremu batzuk sendotzeko, “Sanipeques Pirata” proiektuarekin.

Sarien banaketa otsailaren 23an izan da, San Pablo CEU Unibertsitate Fundazioak Madrilen duen Helduentzako Unibertsitatearen egoitzan. Guztira, 20 izan dira saritutako heziketa-taldeak, Espainiako hainbat lekutako eskola eta zentroen ordezkari gisa etorriak, eta bost aipamen berezi banatu dira.

Esperientzia finalista guztiak Escuela Infantil aldizkarian argitaratuko dira. Kategoria bakoitzeko irabazleek, diploma ez ezik, opari-txekeak ere jaso dituzte, kategoria bakoitzaren babesleek emanak, eta urtebeteko harpidetza izango dute aldizkarian.

Galería II Premios Revista Escuela Infantil