CLECE-K ETA RASTROSOLIDARIO-K HITZARMENA SINATU DUTE OLIO ERABILIA GIZARTE-LAGUNTZA BIHURTZEKO

CLECE-K ETA RASTROSOLIDARIO-K HITZARMENA SINATU DUTE OLIO ERABILIA GIZARTE-LAGUNTZA BIHURTZEKO

RastroSolidario entitate sozialak eta Clece zerbitzu anitzeko enpresak lankidetza-hitzarmena sinatu dute olio erabiliaren bilketa helburu sozialekin sustatzeko.

Hitzarmenaren sinatzaileak izan dira José Ramón Cuesta, GKEaren presidentea, eta Carlos Comín, Clece-ko Kalitate eta Ingurumen arloko zuzendaria; biak pozik agertu dira hitzarmena izenpetu ondoren.

“Geure gain hartu dugu Clece-k erabilitako olioaren hondakinak kudeatzeko lana. Kontuan harturik enpresak sukaldaritza-zerbitzuak ematen dituela 400dik gora tokitan, lankidetza hau erronka logistiko eta soziala da, zeina, esan dezadan, pozarren hartu dugun. Aukera bat da erakusteko GKEok izan gaitezkeela enpresak bezain efizienteak”, adierazi du José Ramón Cuestak.

Carlos Comínek gaineratu du, bere aldetik: “RastroSolidario-k aukera eman digu ingurumenarekin eta gizartearekin ditugun konpromisoak bateratzeko, eta beraz sinetsita gaude abagunerik onena dela geure sukaldaritza-zerbitzuetan sortzen dugun olio erabilia kudeatzeko. Kide bat irabazi dugu zeinak lagunduko digun geure baliabideak era efiziente eta arduratsuan erabiltzen, hori baita gakoetarik bat ingurunea babestu eta zaintzeko. Aldi berean, kide berri horri esker baliabidez hornitu ahal ditugu gure gizarte-proiektuarekin bat datozen entitate sozialak. Proiektu hori kolektibo sozialak integratzera dago bideratuta, eta haren bitartez 350 erakunderekin lan egiten dugu dagoeneko.

Hitzarmenaren bidez, Clece-k RastroSolidario-ri landare-olio erabiliak emango dizkio, zeinek ia 30.000 kilo egin zituzten iaz. Horietatik, balioztatze ekonomiko bat lortzeko konpromisoa hartu du entitateak: 200 euro tona bakoitzeko. Balioztatze ekonomiko hori osorik helaraziko zaie atxikitako GKEei, Clece-k erabakitako banaketa-irizpideari jarraiki. Delako balioztatze ekonomikoa lortzeko, RastroSolidario-k hainbat akordio izenpetu ditu hondakin hori tratatzeko autorizatuta dauden zenbait kudeatzailerekin.