45.000TIK GORA PERTSONAK BIOLENTZIA GABE BIZI NAHI DUTE

45.000TIK GORA PERTSONAK BIOLENTZIA GABE BIZI NAHI DUTE

“Indarkeriarik gabeko bizitza, errespetudun bizitza” kanpainaren bigarren edizioak 45.000 pertsona baino gehiago mobilizatu ditu. Clece-ko enplegatuek, bezeroek eta laguntzaileek, ekimen horrekin bat eginda, zenbait ekintza egin dituzte biktimei sostengua agertzeko eta genero-indarkeria arbuiatzeko.

Bigarren urtez, kanpaina, Espainia osoa ibilita, heldu da udaletxe, ikastetxe, egoitza, kiroldegi, ospitale eta mota guztietako entitate eta instituzioetara. Hala, erakutsi du gizarte guztia batuta dagoela izurri sozial horren kontra, zeinak 44 hildako eragin dituen aurten. Emakume horiek hil dituzte bikotekideek, bikotekide ohiek edo haiengandik banantze bidean ziren pertsonek. Hildakoen % 30ek denuntzia jarrita zeukaten erasotzailearen kontra, eta % 14ren kasuan babes-neurriren bat zegoen indarrean.

Haien eta biktima guztien alde –446.673 emakumek tratu txarrak denuntziatu dituzte 2007tik–, “Indarkeriarik gabeko bizitza, errespetudun bizitza” kanpainak askotariko oroitzapen-ekitaldiak antolatu ditu azaroaren 25erako: Emakumeen aurkako Indarkeria Desagerrarazteko Nazioarteko Eguna. Besteak beste, manifestuen irakurketa, elkarretaratzeak, heziketa-programak, bai eta standak eta informazio-hitzaldiak ere. Parte-hartzaileetarik askok elastikoak eta begiztak eraman dituzte jantzita, eta eskuak morez pintatu ere dituzte, kolore horrek irudikatzen baitu genero-indarkeriaren kontrako borroka. Halaber, kanpaina zabaltzen lagundu dute sare sozialetan dituzten profilen bidez.

Aurten egindako mobilizazioen artean, haurrak eta adinekoak inplikatu dituztenak nabarmendu dira. Clece-k kudeatzen dituen 0-3 urte bitarteko haur-eskoletarik askotan programa bereziak gauzatu dira familiekin, berdintasun eta errespetuan hezitzearen inguruan. Gainera, Clece-k egoitzetan eta etxeko laguntza-zerbitzuetan artatzen dituen adinekoak ere inplikatu dira kanpainian, adinaren balioa erakusteko.

Galería de imágenes 25N