Clece, betiere elikadura osasungarri, seguru eta jasangarri baten alde

Clece, betiere elikadura osasungarri, seguru eta jasangarri baten alde

Janaria Alferrik Galtzearen Kontrako 1. Astea egiten ari zela, joan den irailaren 28an Clece-k bat egin zuen Valladoliden egindako jardunaldi honekin: “Janaria alferrik galtzea Gaztela eta Leongo eskola-jantokietan”. Hezkuntza Kontseilaritzak eta Kodifikazio Komertzialaren Espainiako Elkarteak (AECOC) antolatutako ekimen horren bidez, haurrak sentsibilizatu nahi zituzten eskola-jantokietan sortzen diren gehiegizko soberakinen inguruan.

Clece-k, Gaztela eta Leonen eskoletako jantoki-zerbitzua esleitu zaien enpresetako bat izanik, eta 62 Eskola Jantoki kudeatzen dituelarik Salamancan, bat egin zuen ekimenarekin. Clece-ren Elikagaien Segurtasuneko eta Nutrizioko Sailean diharduten Silvia Sanzek eta María Martínezek haurrei esplikatu zieten oso garrantzitsua dela “zirkulua ixtea”, eskola-jantokietan janaria alferrik galtzeari utziko bazaio. Horretarako, “aprobetxamendu sukaldea” kontzeptua azaldu zieten zenbait adibide praktiko eta erraz-errazen bidez. Hala, beste jaki batzuetatik birmoldatutako jaki batzuk erakutsi zizkieten: kozinatu ostean hondakinak bota beharrik izan gabe, eta betiere mantenduz elikagaien segurtasunerako oinarrizko arauak, arriskurik gabeko jaki berriak lortzen dira.

Jardunaldia amaitzeko, haur eta nagusien arreta erakarri zuen lantegi dibertigarri bat egin zen, non dieta osasungarria eta sormena bateratu ziren.