Clece-ren “139. proiektuak”, genero-indarkeriaren biktimak laneratzera bideratutakoak, gainditu egin ditu urte baterako aurreikusi ziren kontratazioen % 50

Clece-ren “139. proiektuak”, genero-indarkeriaren biktimak laneratzera bideratutakoak, gainditu egin ditu urte baterako aurreikusi ziren kontratazioen % 50

  • Enpresak parte hartu du “Badago Irteera genero-indarkeriatik” V. lasterketan
  • Clece-k genero-indarkeriaren biktima diren 227 emakume laneratu ditu

Madril, 2018ko ekainaren 11. Joan den igandean “Badago Irteera genero-indarkeriatik” lasterketaren V. edizioa egin zen Madrilen. Bertan, 3.500dik gora pertsona elkartu ziren kirolaren bidez gizartea kontzientziatzeko eta matxismoaren eta biolentziaren kontrako borroka ikusgai egiteko. Milaka parte-hartzaileen artean, Clece egon zen, lehen ediziotik izan baita ekimen horren laguntzaile bere proiektu sozialaren markoan. Proiektu hori bideratuta dago kolektibo kalteberak integratzera, hala nola genero-indarkeriaren biktima diren emakumeak.

«Genero-indarkeriaren kontrako borroka bide luzeko lasterketa da, non beharrezkoa baita gizarte osoa inplikatzea». Sentsibilizazio-ekimenak egiteaz gain –esaterako, lehen egunean Madrilen gauzatutakoa–, Clece‑k lan-integrazioaren esparrura bideratzen du kolektibo horrekin egiten duen zeregina. «Enplegua nahitaezkoa da irteera aurkitzeko. Autoestimua berreskuratzen laguntzen du, emakume horien independentzia ekonomikoa bermatzen. Ez dugu ahaztu behar ezen, kasu askotan, txarto tratatzen dituztenenganako dependentzia ekonomikoa dela oztopo nagusietako bat. Gainera, emakumeok bakarrik egin ohi diote aurre familia mantentzeko lanari. Enplegu bat aurkitzeak hasiera berri bat dakarkie bizitzan», adierazi zuen José Andrés Elizagak, Clece-ko Komunikazioa eta Kanpo Harremanak saileko zuzendariak.

Lan-integrazioaren esparruan, gaur egun, genero-indarkeriaren biktima diren 227 emakumek dagoeneko egiten dute lan Clece-n. Kontratazioen kopuruak gorakada bizia izan du azken urtean, enpresak “139. proiektua” hasi zuenetik, zeina III. Konpromiso Sariak banatzeko ekitaldian lortutako konpromisoaren emaitza baita. Ekitaldi hartan, ezagutza egin zitzaien genero-indarkeriaren kontrako borrokan nabarmendutako ekimenei, eta konpromiso hau hartu zen: genero-indarkeriaren 139 biktima kontratatzea. Zifra sinbolikoa da, jasotako hautagaitzak adinakoa. Proiektua ondo doa aurrera, eta dagoeneko 87 kontratazio egin dira, erdiak baino gehiago.

“Genero-indarkeriarik gabeko gizarte baten aldeko enpresa-sarea” programaren parte da Clece. Programa hori Osasuneko, Gizarte Zerbitzuetako eta Berdintasuneko Ministerioak sustatzen du, eta gizartea izurri horren aurrean sentsibilizatzea du helburu, bai eta biktimak gizarteratzea eta laneratzea ere. 2016an, Clece-k Gobernuaren ezagutza errezibitu zuen arlo horretan egindako lanagatik. Horrez gain, NBEn gonbidatutako konpainia bakarra izan zen, bertan aurkez zezan genero-indarkeriaren biktima diren emakumeak integratzeko daukan eredua.