CLECE-K AKTIBOKI HARTUKO DU PARTE INGURUMENAREN NAZIOARTEKO EGUNEAN

CLECE-K AKTIBOKI HARTUKO DU PARTE INGURUMENAREN NAZIOARTEKO EGUNEAN

  • Astebetez, enpresak 10.000 litro produktu kimiko kenduko ditu eta, haien ordez, ekologikoak erabiliko bere garbiketa-jardueran
  • Enplegatuak sentsibilizatzeko lanaren barruan, elikagai ekologikoen kontsumoa sustatuko du
  • Ingurumen-ideien lehiaketaren bidez, erakundearen pertsonalari eskatuko dio parte har dezala ingurumen-iraunkortasunera bideratutako proiektuetan

 

Madril, 2018ko ekainaren 5a. Clece-k bat egin du Ingurumenaren Nazioarteko Egunarekin eta bere langileak zein bezero eta erabiltzaileak inplikarazi ditu ingurumena begiratzeko eta kontzientzia ekologikoa zabaltzeko zenbait jardueratan.

Erakundean gauzatuko diren ekimenen artean, hilaren 5ean, “Elikagai Ekologikoak: Onak Naturarentzat, onak zuretzat” ekintza egingo da. Jarduera informatibo bat da, elikadura ekologikoaren onurei buruzkoa, eta bat dator elikadura-segurtasunaren eta nutrizioaren helburuekin, zeinak ardatz hirukoitza baitute: elikadura segurua, osasungarria eta jasangarria. 1.200 pertsonak baino gehiagok hartuko dute parte prestakuntza-saio hauetan, eta konpainiak 700 kilo fruta ekologiko banatuko ditu.

Halaber, Clece-k martxan jarri du ingurumen-lehiaketa baten lehen edizioa, bere enplegatuak honako hauen garrantziaz sentsibilizatzeko helburuarekin: ingurumen-kontsumoak murriztea —hala nola papera eta elektrizitatea— eta hondakin arriskutsuek eta ez-arriskutsuek ingurumenean izan dezaketen eragina arintzea.

Lehen deialdiak jaso dituen 50 proiektuek hainbat berrikuntza proposatu dituzte, honelakoak bideratzeko: mugikortasun jasangarria, paper-kontsumoak agirien digitalizazioaz murriztea, produktu kimikoak gutxitzea eta ingurumen-heziketa ematea 0-3 urteko haur-eskoletan.

 

Garbiketa-produktu ekologikoak

Egun hori ospatzeko, ekainaren 4tik 9rako astean, Clece-ren garbiketa-zerbitzuak jasotzen dituzten 156 zentrok garbiketa-produktuak kendu eta, haien ordez, produktu ekologikoak erabiliko dituzte, gehiago errespetatzen baitute ingurumena. Garbiketa-zentroak, haur-eskolak eta egoitzak, besteak beste, batu dira ekintza honetara. Besteren artean, aurreikusi da aste batean 10.000 litro produktu kimiko kendu eta, haien ordez, ekologikoak erabiliko direla.

Beste ekintza batzuk Clece-k bere zerbitzuak ematen dituen hainbat tokitatik pasatuko dira, eta erabiltzaileak zein bezeroak inplikaraziko. Murtziako Unibertsitatean eta Valentziako Erkidegoko zenbait ospitaletan, Clece-k landare bana emango die ingurumenarekin hartu duten konpromisoa idatzita uzten duten guztiei. Horretarako, propio prestatutako liburu bat jarriko da haien eskura. Valentziako La Fe ospitalean, keinu sinboliko gisa, zuhaitz bat birlandatuko da, eta Eldako ospitalean, Alacanten, paziente psikiatrikoentzako baratze bat inauguratuko da, zeinean Clece-k lagundu baitu.

Mugikor zaharren elkartasuneko bilketa; plastiko edalontzien ordez beirazko botilak jartzea; liburu-trukea; eskulanak haur-eskoletan; hazi-banaketa: beste ekintza horiek osatu egingo dute Ingurumenaren Nazioarteko Egunaren ospakizuna Clece-n.