Clece-k Laboral MAD egin du, eta 1.800izangai elkarrizketatu

Clece-k Laboral MAD egin du, eta 1.800izangai elkarrizketatu

  • Ekitaldia Madrilgo Chamartín geltokian egin da, eta helburu izan du enplegagarritasuna sustatzea bi profil hauen artean: kolektibo kalteberetako pertsonak eta adinekoentzako arreta sozialean lan egiteko interesa dutenak
  • Clece konpainiak 2.000 lanpostu eskaini ditu Madrilgo Erkidegoan

Madril, 2018ko maiatzaren 24a. Clece-k Laboral MAD topaketa antolatu du lehen aldiz Madrilgo Erkidegoan. Ekitaldi horretan, konpainiak 2.000 lanpostu eskaini dizkie bi profil oso zehatzi: kolektibo kalteberak eta adinekoentzako arreta sozialean lan egiteko interesa duten pertsonak.

Ekitaldiak bi egun iraun du, maiatzak 9 eta 10, eta jendetza bildu du. Clece-k 1.843 izangai elkarrizketatu ditu, bi egunetarako zeukan elkarrizketa-ahalmen osoa erabiliz, eta 1.200dik gora curriculum gehigarri jaso ditu hurrengo asteetan elkarrizketatuko dituen pertsonengandik.

«Erantzuna bikaina izan da. Laboral MADeko ateak ireki aurretik ere, 2.000 curriculum baino gehiago jaso genituen erregistratzeko gaitutako webgunean. Horietako parte handi bat lortzeko, ezinbestekoa izan da 40 bat entitate sozialen lankidetza, zeinek bitartekaritza-lana egin duten integrazioko profiletan. Eskerrak eman nahi dizkiegu beren inplikazioagatik», azaldu du Iñigo Camilleri, Clece-ko Hautapen eta Garapen arduraduna.

Hautapen-formula berria

Laboral MAD hasierako proiektu pilotu bat izan da, Clece-k neurrira diseinatua. Gune ireki bat bezala kontzebitu da, izangaiarentzat ahalik eta esperientziarik onena sortzeko asmoz. Hiru eremutan banatuta zegoen. Lehen bietan, izangaiak Clece eta lanaren ezaugarriak ezagut zitzakeen ikus-entzunezko ingurune batean; halaber, bere txanda itxaron zezakeen wifiz hornitutako gune batean. Hirugarren eremuak 20tik gora postu zituen; horietan, hautapen-teknikariek aldi berean elkarrizketatzen zituzten hitzordua erreserbatuta zuten izangaiak.

Deialdia tamaina handikoa izan bada ere, Laboral MADek formatu tradizionaletatik ihes egitea lortu du, hautapen-formula berri bat arrakastaz gauzatuz. «Ohituta gaude ohiko hautapen-prozesuetara, baina zerbait desberdin eta esanguratsua bilatzen genuen, non izangaia protagonista izan zedin», adierazi du Rocía Márquez de la Platak, Clece-k erdialdean duen Hautapen arduradunak.

Laboral MAD antolatuz, Clece-k topagune bat sortu du non pertsonal-hautapenaren balio-katearen elementu guztiak biltzen diren gune berean. «Gure ustez, formatu ezin aproposagoa izan da eskaintzen genituen 2.000 lanpostuak betetzeko», esan du Iñigo Camillerik.

 

40 bat entitate inplikatuta

Azpimarratzekoa da 40 bat entitate sozialek bitartekaritza-lana egin dutela integrazioko profiletan: Adecco fundazioa, Adoratrices, San Román lan-agentzia, Madrilgo Udalaren enplegu agentzia, Alcer, Ángeles Urbanos elkartea, La Kalle kultura-elkartea, Victoria elkartea, Cruz Roja, Eslabón, Espina Bifidoaren elkarteen federazioa, Emakume Progresisten Federazioa, Frama, Acobe fundazioa, Cruz Blanca fundazioa, Diversitas fundazioa, Esklerosi Multiplearen fundazioa, Integra fundazioa, Jose María de Llanos fundazioa, Mujeres fundazioa, Randstad fundazioa, Red Araña fundazioa, San Ezequiel, Tengo Hogar fundazioa, Incorpora Cruz Roja, Incorpora Pinardi, Opción 3, PAHUET fundazioa (lurreko armadako umezurtzen patronatua), Pinardi, Candelita, Imagina Más, Acción contra el hambre, Madrina fundazioa, Horizontes abiertos, Parlense de alcohólicos lankidetza, Marillac eta Atenea fundazioaren lan-orientazioko zerbitzua.

Haien inplikazioa eta lana, eta horiekin batera Clece-ren Giza Baliabideak, Komunikazioa, Ekitaldiak eta Irudia eta IT-Informatika departamentuen talde-lana, Laboral MADen arrakastaren gako nagusietako bat izan da.

 

Enplegu soziala

Clece-ren apustua nabarmentzen da lan-aukerak ematen dizkielako lan-merkatuan sartzeko zailtasun gehien dituzten pertsonei. Gaur egun, enpresaren ia 74.000 enplegatuetatik % 10 baino gehiago, 7.679 lagun, kolektibo kalteberetatik datoz. Zehazki, 215 genero-biolentziako biktima dira eta 5.631 dibertsitate funtzionala duten pertsonak dira.

Era berean, erreferentziako konpainia da adinekoentzako arretaren alorrean. Taldeak artatzen ditu, estatuan, etxeko laguntzako 104.894 erabiltzaile eta telelaguntzako 10.408 erabiltzaile. Zahar-etxeen esparruan, 57 egoitzaren eta eguneko 34 zentroren kudeaketa integrala egiten du. Horretarako, 29.505 profesionaleko lantaldea du.