Clece Haur Eskolak saritu du Siena taldeak

Clece Haur Eskolak saritu du Siena taldeak

Aurten, Siena argitaletxearen Escuela Infantil aldizkari profesionalak ezagutza egin dio, beste behin, haur-eskolen esparruan Clece-k duen heziketa-proiektuari, bi sari eta hiru aipamen berezi eman baitizkio Haur Eskola Sariaren hirugarren edizioan.

Clece-k kudeatzen dituen haur-eskolek aurkeztutako 19 proiektu egon dira edizio honetako 50 finalisten artean. Azkenean, bost kategoria tematikoetatik bitan eskuratu dituzte sariak: Hizkuntza, Komunikazioa eta Emozioak, eta Eskolaz Kanpoko Ekintzak. Zehazki, heziketa-talde hauek jaso dituzte sariak:

  • “Hizkuntza, Komunikazioa eta Emozioak 0-3 ikasgelan” saria: Miriam Velasco Pesquera, “Pinto Pinto” haur-eskolakoa (Laguna de Duero, Valladolid), “Nomeolvides” proiektuagatik. Helburu nagusia: 0 eta 3 urte bitarteko ikasleen komunikazio-trebetasunak eta adierazpideak garatzea, bai eta beste trebetasun batzuk sustatzea, hala nola beren ingurunearen behaketa eta miaketa, eta gaitasun afektiboak.
  • “Eskolaz Kanpoko Ekintzak Hezkuntza Premia Berezietan” saria: Anna Llobet, Ariadna Imbers eta Noemí Quevedo, “El Patufet” haur-eskolakoak (Sant Quirze del Vallès, Bartzelona), eskolako arreta goiztiarreko zerbitzuagatik. Helburua: zerbitzu integral bat eskaintzea zeinak jarduten duen prebentzio, detekzio eta interbentzio terapeutiko goiztiarraren esparruan. Interbentzioa era multidiziplinarioan egiten da, aldian behin eta globalki, haurrek eta haien familiek ezagutzen duten ingurune batetik.

Aipamen bereziei dagokienez, hauek izan dira saritutakoak:

  • Epaimahaiaren aipamen berezia: Rocío Mazo Rodríguez, “Platero y yo” haur-eskolakoa (Moguer, Huelva), “Eureka” proiektuagatik. Eureka saioek kontzentratzeko gaitasuna sustatzen dute 2-3 urteko haurrengan, objektuekin esperimentatuz, horien ezaugarriak, formak edo testurak ezagutuz eta objektuak elkarrekin erlazionatuz. Helburu nagusia: haurrek beren kabuz ikastea, pentsamendua beren erritmoan egituratzen laguntzeko.
  • Epaimahaiaren aipamen berezia: Ana Salazar Magaña, L’Anec sehaska-eskola munizipalean (Santa Coloma Gramenet, Bartzelona) egindako “Educación compartida” proiektuagatik. Helburua: familiak eskolaren egunerokotasunean integratzea, giro lasaiagoa sortzeko eta haurren autoestimua eta segurtasuna hobetzea lortzeko.
  • Epaimahaiaren aipamen berezia: Marta Alonso eta Patricia de los Bueis, “Mafalda y Guille” haur-eskolan (Valladolid) gauzatutako “Pequeños aprendices de sueños” esperientziagatik. Helburua: 2-3 urteko haurrak berdintasunean heztea, familiak inplikatzen saiatuz, jokabide- eta adierazpen-azturetan aldaketak eragiteko.

Haur Eskola Sariaren III. edizioaren banaketa-ekitaldia martxoaren 15ean egin da, Camilo José Cela unibertsitateko campusean, Madrilgo Almagro kalean. Guztira, 15 sari eman dituzte, eta epaimahaiaren lau aipamen berezi, estatu osoko hainbat lekutako eskola eta ikastetxeen ordezkaritzan bertaratutako heziketa-taldeen artean.