Reina Sofía Fundazioaren Alzheimer Zentroari ezagutza, “Joint Commission International” erakundearen ziurtagiri prestigiotsuarekin

Reina Sofía Fundazioaren Alzheimer Zentroari ezagutza, “Joint Commission International” erakundearen ziurtagiri prestigiotsuarekin

  • Espainian Alzheimer eritasunean zentratuta dauden egonaldi luzeko Arreta Zentroen artean, aurrena izan da ohoragarri hori eskuratzen, zeina arreta globalaren urrezko estandartzat jotzen baita
  • Estatuko beste 33 zentrok baizik ez dute nazioarteko ziurtagiri hori, barne hartuta ospitaleak, lehen arretako zentroak eta anbulatorioak

 

Reina Sofía Fundazioaren Alzheimer Zentroari ezagutza egin diote “Joint Comission International” erakundearen ziurtagiri prestigiotsuarekin, haren kudeaketaren kalitate eta segurtasunagatik eta erabiltzaileei ematen dizkien arreta-zerbitzuengatik, estandarren % 97 beteta.

Madrilgo Erkidegoko erresidentzia publiko horrek, zeina Clece Gizarte Zerbitzuek kudeatzen baitute, Espainian epe luzeko arreta ematen duten hiru egoitza asistentzialetako bat da, eta, Alzheimer eritasunean espezializatutako zentroen artean, aurrena izan da ohoragarri hori eskuratzen, zeina arreta globalaren urrezko estandartzat jotzen baita. Estatuko beste 33 zentrok baizik ez dute nazioarteko ziurtagiri hori, barne hartuta ospitaleak, lehen arretako zentroak eta zentro anbulatorioak. Horietatik, 5 organizazio Madrilgo Erkidegoan daude, ospitaleak eta arreta anbulatorioko zentroak barne, bai halaber Reina Sofía Fundazioaren Alzheimer Zentroa, horien artean kudeaketa publikokoa den bakarra baita.

Joint Commission International erakundeak bere ardurapean hartzen du mundu-mailako jardunbide onenak neurtzea, identifikatzea eta partekatzea kalitate asistentzialari eta pazienteen segurtasunari dagokienez. Haren adituek, presente baitaude 90 herrialdetan, lan egiten dute mundu osoko ospitaleekin eta bestelako erakunde sanitario eta asistentzialekin, den atarramenturik onena ateratze aldera pazienteei emandako arretan eta asistentzian.

«Oso harro gaude ezagutza egin digutelako ziurtagiri honekin, zeinak jendaurrean ematen baitu aditzera zentroak betebehar zorrotzenak betetzen dituela kalitatearen arloan eta agerian jartzen baitu prozesu osoan zehar egunean-egunean egiten dugun lana, pertsonarengan zentratutako zerbitzu asistentzial bat eskaintze aldera, erakundera iristen denetik baja ematen den arte», adierazi du Cristina Rodríguez Fernándezek, Reina Sofía Fundazioaren Alzheimer Zentroko zuzendariak.

Ziurtagiri horrek kudeaketaren alderdi guztiak ebaluatzen ditu, eta efizientzia eta jardunbide onenak lortzera bideratzen ditu fase guztiak, segurtasun-kultura sustatuz erabiltzaileagan, prozesu kliniko eta asistentzialetako arriskuak gutxitzeko. 239 estandar eta 914 neurketa-elementu ebaluatzen ditu, zeinak banatuta baitaude egoiliarragan eta erakunde sanitarioan zentratutako estandarren artean. Gainera, hobekuntzarako proiektu komuna da zuzendaritza-kideentzat zein profesionalentzat, eta erabiltzaileagan zentratutako ikuspegi asistentziala du.

Erreferentziazko zentroa Alzheimerrerako

Reina Sofía Fundazioaren Alzheimer Zentroak, zeinak hamar urte bete baititu aurten, erreferentziazko konplexu asistentziala da Alzheimerrerako, eta 650 eri baino gehiago igaro dira bertatik, hala erresidentziatik nola eguneko zentrotik, 2007ko martxoaren 8an inauguratu zenetik. Bertan, aldi berean hiru angelu osagarritatik heltzen zaio eritasunari: ikerkuntza, prestakuntza eta erientzako zerbitzu asistentziala.

Aipatzekoa da ezen, Reina Sofía Fundazioaren Alzheimer Zentroan, leku berean daudela bateratuta Alzheimer eritasunean funtsezkoak diren hiru lan-eremu: Ikerketa Unitate bat, CIEN fundazioa (Eritasun Neurologikoen Ikerketa Zentroa), Carlos III. Ekonomia eta Lehiakortasun Ministerioa osasun-institutuak kudeatua; dementzietan espezializatutako Prestakuntza Zentro bat; eta Zentro Asistentzial bat egonaldi iraunkorreko erresidentzia batez (156 pertsona) eta eguneko zentro batez (40 pertsona eta familia-asalkadirako 20 plaza) osatua, eta Gizarte Politika eta Familia Kontseilaritzak kudeatua, Clece Gizarte Zerbitzuak enpresaren bitartez.