COMPROMISO SARIEN III. EDIZIOKO FINALISTAK

COMPROMISO SARIEN III. EDIZIOKO FINALISTAK

Clece Social-ek, Clece-ren proiektu sozialak, ezagutzera eman ditu Compromiso Sarien III. Edizioko finalistak. Sariok ezagutza egin nahi diete egoera sozial ahuleko kolektiboei, eta haiei laguntzeko ekimen sozialak sustatu. Aurreko edizioetan ez bezala, oraingoan estatu osorako iragarri dira Sariak, eta arazo jakin batean daude zentratuta: genero-indarkeria.

Hauek dira kategorien araberako finalistak:

A Saria: Proiektu Sozial Onena, genero-indarkeriaren biktima diren emakumeekin lotuta irabazi-asmorik gabeko erakundeek egindakoa. Sei finalistetatik hiru proiektu sozial sarituko dira.

  • “Hilos Violeta”. Valladolideko La Rondilla emakumeen elkartea
  • Genero-indarkeriaren biktima diren Amen adingabeko haurrentzako arreta eta esku-hartze integrala. Deméter berdintasunaren aldeko elkartea. Malaga
  • “Mirada en violeta”. Candelita. Madril
  • Genero-ikuspegidun familia-topagunea. Domitila Hernández elkartea. Tenerife
  • Genero-indarkeriaren biktima diren emakumeen Integrazio Soziolaborala. ARED fundazioa. Bartzelona.
  • “Dona Impuls”. Novafeina fundazioa. Quart de Poblet. Valentzia.

 

B Saria: genero-indarkeriarekin lotutako Kazetaritza Lan Onena egin duenarentzat. Hiru finalistetatik kazetaritza-lan bat sarituko da.

  • Laura Gutiérrez. Diario Médico.
  • Arturo Checa. Las Provincias.
  • Chelo Tuya. El Comercio.

Compromiso Sarien III. Edizioko irabazleak azaroaren 7an emango dira ezagutzera, Madrileko Teatros del Canal zentroan egingo den galan. Lehiaketara aurkeztutako bi hautagaitzez gain, epaimahaiak Sari Berezia emango dio genero-indarkeriaren kontrako borrokan gehien nabarmendutako pertsona ospetsuari.

III. Edizioko epaimahaia erakundeetako eta gizarte zibileko pertsona ezagunek osatuko dute, genero-indarkeriaren kontrako borrokarekin lotutakoek, hain zuzen ere: María José Ordóñez, Genero Indarkeriarako gobernuko ordezkaria; Lucía del Carmen Cerón, Emakumearen eta Aukera Berdintasunerako Institutuko zuzendaria; Ángeles Carmona, Etxe eta Genero Biolentziaren kontrako Behatokiko presidentea; Marta Ariño, G+J España-ko kontseilari delegatua; Luis Lorente, zinegilea eta “Rotas” filmaren gidoigile eta zuzendaria; Fernando Grande-Marlaska, epailea; Gemma Nierga¸ kazetaria, eta Cristóbal Valderas, Clece-ko presidentea.