CLECE-K EFR ZIURTAGIRIA ESKURATU DU LAN-KONTZILIAZIOAN EGINDAKO KUDEAKETAGATIK

CLECE-K EFR ZIURTAGIRIA ESKURATU DU LAN-KONTZILIAZIOAN EGINDAKO KUDEAKETAGATIK

Clece-k efr ziurtagiria eskuratu du –zeina Másfamilia fundazioak ematen duen Osasun, Gizarte Zerbitzu eta Berdintasun Ministerioaren sostenguarekin–, azken urteotan honako hauek hobetzeari begira hainbat politika bultzatzeagatik etengabe: enpleguaren kalitatea, langileen garapen profesionala eta egoera sozial ahuleko kolektiboen lan-integrazioa.

Sinestamendu horrek aitortu egiten du enpresek eta erakundeek helburu hauen alde egindako lana: lan-, familia- eta pertsona-arloen arteko kontziliazioa kudeatzea, aukera-berdintasuna sustatzea eta egora sozial ahulena dutenen inklusioa ahalbidetzea. Zigilu hori lortzeko, egiaztapen-ikuskaritza xehea egin zaio Clece-ek Madrilen lanean dituen langileen kudeaketa-egiturari, zeinean 368 pertsonatik gora biltzen diren.

«Clece-n aldezten dugun kudeaketa-ereduan lehentasunezkoak dira enplegu barruko kalitatea, gure langileek profesionalki garatzeko eta kontziliazioa gauzatzeko dituzten ahalbideak eta aukera-berdintasuna», adierazi du Purificación González Pérez-ek, Clece-ko Giza Baliabideen zuzendariak.

Másfamilia fundazioarentzat, kontziliazioarekin konprometituta dauden enpresa gehiago egoteak –efr kudeaketaren bidez, hain zuzen ere– enpresa-arloa zein gizarte-arloa hobetzearen aldeko enpresak egotea dakar, Rafael Fuertes-ek, Másfamilia fundazioko zuzendari nagusiak, adierazi duenez.