CLECE ETA BERE ZENTRO BEREZIA Integra, urtero legez, desgaitasunaREN ALDEKO lasterketan

CLECE ETA BERE ZENTRO BEREZIA Integra, urtero legez, desgaitasunaREN ALDEKO lasterketan

  • Lasterketa solidario horrek, zeina DEDINES elkarteak antolatzen duen Getafeko Udalarekin elkarlanean, helburu argia du: dibertsitate funtzionala duten pertsonek aurrean dituzten hesiak ikusgai egitea
  • Integra CEE-ko 178 enplegatuk hartu dute parte ekimenean, eta horietatik 25ek boluntario gisa lagundu dute lasterketaren antolakuntzan eta logistika-lanetan

 

Beste urte batez, Clece-k, bere Enplegu Zentro Bereziaren bitartez –Integra CEE–, “Desgaitasunaren Lasterketa 2017” sostengatu eta babestu du. Gizarte, kirol eta elkartasuna uztartzen dituen ekintza sozial hori DEDINES elkarteak antolatzen du –beharrizan bereziak dituzten haur desgaituen babeserako Getafeko elkartea–, Getafeko Udalarekin elkarlanean.

Integra CEE, desgaitasuna duten pertsonak lan-merkaturatzeko konpromisoa duen Enplegu Zentro Berezia den aldetik, modu berezian inplikatzen da #DedinesPorLaIntegracion egun horretan. Guztira, Integra CEE taldeko 178 pertsonak hartu dute parte. Horietatik, 153k korrika egin dute, eta beste 25ek boluntario gisa lagundu dute lasterketa antolatzen eta ekitaldiaren hainbat jarduera logistiko prestatzen, hala nola lasterkariei eman zaizkien motxilak atontzen, garraiatzen eta parte-hartzaileen artean banatzen, bai eta bidean barrena jarritako horniketa-guneetan edariak eskaintzen.

“Egun hau lasterketa bat baino askoz gehiago da. Jostetaren bidez kontzientzia hartzeko eguna da, eta dibertsitate funtzionala duten haurren eskubideak sustatu eta defenditzea du helburu”, esan du Conchi Manzano Integra CEE-ko ordezkari sozialak.

Seigarren “Desgaitasunaren Lasterketa 2017” hori joan den igandean egin da, irailak 24, 10:00etan, eta Getafeko jai-esparrua izan du abiapuntu eta helmuga. Beste urte batzuetan bezala, hiru bide eskaini ditu, parte-hartzaileen profil guztietara egokitzeko: 500 metroko lasterketa bat haur eta adinekoentzat, eta 5 km eta 10 km-ko beste bi, hurrenez hurren, helduentzat.