CLECE-K BERE PRESENTZIA SENDOTU DU PORTUGALEN, ADINEKOENTZAKO BERE LEHEN EGOITZAREN KUDEAKETAREKIN

CLECE-K BERE PRESENTZIA SENDOTU DU PORTUGALEN, ADINEKOENTZAKO BERE LEHEN EGOITZAREN KUDEAKETAREKIN

Clece S.A.-k esleipen bat eskuratu du Domus Mater Dei adinekoen egoitza kudeatu eta ustiatzeko, Portugalgo Fatima herrian. Zerbitzua 2017ko abuztuaren 1ean hasi da.

Clece-k Portugalen eskuratu duen mota horretako lehen esleipena da, adinekoen egoitza bat bere osoan kudeatuko baitu, Fatiman, herrialdeko herri erlijioso nagusian hain zuzen ere.

Hala, Clece-k bere gain hartu du autonomia-zailtasunak dituzten adinekoen arreta pertsonala, eta bere ardurapean ditu orain edadetuek egunero dituzten beharrizan eta zaintza guztiak. Proiektu horrekin beste etapa bat hasi da zentroarentzat, eta Clece-k sostengatutako balioak hartu dira oinarri: berrikuntza eta adinekoen arreta arloko bikaintasuna. Horrek bihurtzen du erreferentziako zentro.

Domus Mater Dei 2014. urtean sortu zen, eta 60 egoiliarrentzako lekua du; gainera, zentroak hainbat motatako gelak eskaintzen ditu: bikoteentzako 2 suite, banakako 8 logela eta 22 logela bikoitz. Halaber, egoitzak espezialistez osatutako langile-talde profesionala du, zeinak zenbait zerbitzu eskaintzen dituen erabiltzaileen egonaldia errazteko, hala nola egoiliar bakoitzaren beharrizanetara egokitutako menuak, gimnasioa, fisioterapia eta errekuperazioa, ile-apaindegia, liburutegia eta 24 orduak irekitako erizaindegia.

Esleipen horrek sendotu egin du konpainiaren presentzia Portugalen, non presente egon den 2010etik, herrialde osoan banatutako 2.200dik gora profesionalekin.

Informazio gehiago: www.domusmaterdei.pt