“ENPLEGU BAT IRTENBIDEA IZAN DAITEKE GENERO-INDARKERIAREN BIKTIMA DIREN EMAKUMEENTZAT”

“ENPLEGU BAT IRTENBIDEA IZAN DAITEKE GENERO-INDARKERIAREN BIKTIMA DIREN EMAKUMEENTZAT”

  • Konpromiso Sariek ezagutza egingo diote hainbat pertsonak eta irabazi-asmorik gabeko erakundek honako hauekin lotuta egin duten lanari: tratu txarra pairatzen edo pairatu duten emakumeen lan-integrazioa eta genero-indarkeriaren inguruko sentsibilizazioa
  • Konpromiso Sariek ezagutza egingo diote hainbat pertsonak eta irabazi-asmorik gabeko erakundek honako hauekin lotuta egin duten lanari: tratu txarra pairatzen edo pairatu duten emakumeen lan-integrazioa eta genero-indarkeriaren inguruko sentsibilizazioa• Berrikuntza gisa, kazetaritza-sari bat egongo da aurten, eta epaimahaiak ezagutza berezi bat egingo du
  • Besteak beste hauek eratuko dute sarien epaimahaia: María José Ordóñez, Gobernuaren Delegatua Genero Indarkeria kontuetarako; Fernando Grande-Marlaska epailea; eta zinegile eta gidoilaria eta Rotas filmaren zuzendaria den Luis Lorente

 

Madrid, 17 de juliol del 2017. Clece Social, el projecte social de Clece, ha convocat la III Edició dels Premis Compromís, uns guardons que busquen reconèixer i impulsar iniciatives socials d’ajuda a col·lectius desfavorits. A diferència de les edicions anteriors, aquesta vegada els premis seran per a tot l’Estat i estaran centrats en una problemàtica concreta: la violència de gènere.

Madril, 2017ko uztailaren 17a. Clece Social-ek, Clece-ren proiektu sozialak, Konpromiso Sarien III. Ediziora deitu du. Sarion helburua egoera sozial ahula duten kolektiboei ezagutza egitea da, eta haien laguntzarako ekimen sozialak sustatzea. Aurreko edizioetan ez bezala, oraingoan estatu-mailakoak izango dira sariak, eta arazo konkretu batean zentratuko dira: genero-indarkeria.

Teatros del Canal antzokian (Madril) egindako aurkezpen-ekitaldian, Clece-ren Komunikazioko eta Kanpo Harremanetarako zuzendaria den José Andrés Elizaga honela mintzatu da: «genero-indarkeria problema larria da, eta Clece-n bereziki sentsibilizatuak gaude haren inguruan. Egun, Espainiako 8 emakumetatik bat tragedia etengabean bizi da, bakartasun pertsonaleko egoera izugarrian».

«Horregatik uste dugu denok egin dezakegula ekarpen bat, dela handitzen doan sentsibilizazio sozialaren alde eginez, dela arazoa ikusgai bihurtuz, dela tratu txarrak pairatutako emakumeei irtenbideak eta laguntza eskainiz, edo dela pertsona eta erakunde askok egiten duten lanari ezagutza eginez», gaineratu du José Andrés Elizagak.

Luis Lorente zine-zuzendariak ―sari hauetako epaimahaiko burua ere denak― ekitaldian azpimarratu duenez, «genero-indarkeriak “K bikoitza” du oinarri: klandestinitatea eta kontinuitatea». Halaber azaldu du ezen, izurrite hori nozitzen duten emakumeen zifrak altuak iruditu arren, itzalpean badirela oraindik salaketarik jarri gabe dauden emakume asko eta asko.

Sarien helburua da ezagutza egitea hainbat pertsonak eta irabazi-asmorik gabeko erakundek honako hauekin lotuta egin duten lanari: tratu txarra pairatzen edo pairatu duten emakumeen lan-integrazioa eta genero-indarkeriaren inguruko sentsibilizazioa.

III. Edizio honetako epaimahaia instituzioetako eta gizarte zibileko zenbait pertsona ezagunek osatu dute, zeinak genero-indarkeriaren kontrako borrokan nabarmendu diren, hala nola: María José Ordóñez, Gobernuaren Delegatua Genero Indarkeria kontuetarako; Lucía del Carmen Cerón, Emakumearen eta Aukera Berdintasunerako Institutuko zuzendaria; Ángeles Carmona, Etxeko eta Generoko Indarkeriaren kontrako Behatokiaren presidentea; Marta Ariño, G+J España-ko kontseilari delegatua; Luis Lorente, zine-zuzendari eta gidoilaria eta Rotas filmaren zuzendaria; Fernando Grande-Marlaska, epailea; Gemma Nierga, kazetaria; eta Cristóbal Valderas, Clece-ko presidentea.

Luis Lorentek, zeina sari hauetako Epaimahaiko burua ere den, azpimarratu duenez, «genero-indarkeriak “K bikoitza” du oinarri: klandestinitatea eta kontinuitatea». Halaber azaldu du ezen, zifrak altuak iruditu arren, badirela oraindik salaketarik jarri gabe dauden emakume asko.

Era berean, Konpromiso Sarien III. Edizioak kategoria hauek izango ditu:

  • Proiektu Sozial Onenaren Saria. Genero-indarkeriaren biktima diren emakumeekin lotuta irabazi-asmorik gabeko entitateek gauzatutako proiektuetarako. Kategoria honetan, epaimahaiak hautatutako hiru proiektu onenak sarituko dira, eta diru-hornidura 10.000 eurokoa izango da.
  • Genero-indarkeriarekin lotutako Kazetaritza Lan Onenaren Egilearentzako Saria. Sari bakarra da, eta 7.000 euroko diru-hornidura du.
  • Epaimahaiaren Sari Berezia, genero-indarkeriaren kontrako borrokan gehien nabarmendutako pertsona ezagunarentzat, zeina epaimahaiak hautatuko duen.

Sarietarako hautagaitzen harrera irailaren 20ra arte egongo da irekita parte hartu nahi duten irabazi-asmorik gabeko entitate eta komunikazioaren profesional guztientzat.

Konpromiso baten fruitua

Genero-indarkeriaren biktima diren emakumeengan, besteak beste, ardazten da Clece-ren proiektu soziala, Clece Social, eta konpainia bereziki sentsibilizatuta dago kolektibo horren inguruan. Administrazio publikoarentzat hainbat babes-etxe kudeatzeaz gainera, Clece-k kontzientziazio-ekimenak gauzatzen ditu, hala nola Gizarteratzearen aldeko Foroak, zeinak Autonomia Erkidego desberdinetan antolatzen diren kolektibo horren arazoez mintzatzeko, eta Emakumeen aurkako Indarkeria desagerrarazteko Nazioarteko Egunarekin lotutako kanpainak. Halaber, “Hay Salida” bezalako proiektu instituzional garrantzitsuetan dago inplikatuta.

Orobat, konpainiak kolektibo horretako pertsonen lan-integrazioa bultzatzeko ahalegina egiten du. Gaur egun, genero-indarkeria pairatu duten 170etik gora emakume Clece-ren langile-taldeko parte aktibo dira. «Emakumeoi sostengua ematen saiatzen gara, lan-merkatuan sartzeko bideak eskainiz, eta hala buruestimua, autonomia pertsonala eta independentzia ekonomikoa berreskuratzen lagunduz. Lan-aukera bat, euren ingurunetik urrun, non bizi berria sor eta gara dezaten: askotan horixe izan daiteke problematik irteteko modua», adierazi du José Andrés Elizagak.

Genero-indarkeriaren biktimak sostengatu eta integratze aldera egiten duen lanagatik jaso zuen Clece-k Gobernuko Presidentearen ezagutza 2016an. Horrez gain, NBEn gonbidatutako konpainia bakarra izan zen Clece, bertan aurkez zezan genero-indarkeriaren biktima diren emakumeak integratzeko duen eredua.

Informazio gehiago eta sarien oinarriak (gaztelaniaz)