“Baldintza-agiria funtsekoa da lan-inklusioaren alde egiteko”

“Baldintza-agiria funtsekoa da lan-inklusioaren alde egiteko”

• Besteak beste hori ondorioztatu du Cristóbal Valderas Clece-ko presidenteak, eta, orobat, hau nabarmendu du: “enplegua da gizarte-ekintza nagusia”

• Aragoin, Clece-ko langileen % 14 kolektibo kalteberetatik datozen pertsonak dira

“Enplegua da kolektibo kalteberak sozialki integratzeko konponbidea”. Hori izan da konklusio nagusietako bat “Clece, Integrazioaren alde” VII. Foroan, zeina ekainaren 15ean egin den Zaragozako CaixaForum auditorioan, “Enplegurako zubia” lelopean.

Foroa Clece enpresak antolatu du, eta bertan hainbat arlotako ordezkariak bildu dira: Administrazio Publikoa, enpresa pribatua, gizarte-eragileak eta kolektibo kalteberetako ordezkari bat. Enplegagarritasuna hobetzeko eta existitzen diren hesiak eraisteko formulak eztabaidatzea izan da helburua, kolektibo kalteberen laneratzea errazte aldera: desgaitasunak dituzten pertsonak, bazterketa soziala arrisku dutenak eta genero-indarkeriaren biktimek, beste batzuen artean.

Hauek hartu dute parte ekitaldian: Teresa Sevillano Abad, Aragoiko Gobernuko Berdintasuna eta Familiak arloko zuzendari nagusia; Recaredo García Gaspar, Aragoiko Gobernuko Enplegua Sustatzeko Zerbitzuaren burua (INAEM); Soledad Bolea Bosque, Zaragozako Udaleko Emakumearen Etxeko Berdintasun Programen atalburua; Beatriz Gutiérrez, Adecco fundazioaren Aragoiko eskualde-koordinatzailea; Ibtisam, Clece-ko langilea Zaragozako Etxeko Laguntza Zerbitzuan; eta Cristóbal Valderas Alvarado, Clece-ko presidentea.

Topaketan, agerian jarri da enpresa pribatuaren eta Administrazio Publikoaren arteko aliantzak sustatzeko beharra, kolektibo kalteberen langabezia-tasak txikitzeari begira.

Ibtisamek, Clece-k Zaragozan kudeatzen duen Etxeko Laguntza Zerbitzuko langileak, enplegu-aukera bat aurkitu zuen Clece-n, eta gaur sinetsirik dago lanak eman diola, profesionalki garatzeko abagunea ez ezik, bere semearekin batera bizitza berri bat izateko modua ere. Haren ustez, “enpleguak, emakume bati, adorea eta kemena ematen dizkio, bai eta ahalmena ere, desio duena lortze aldera borrokari eusteko, helburuak izateko, buru-estimua hobetzeko eta etsi gabe aurrera jarraitzeko”.

“Kontratatzea eta integratzea ez dira gauza bera. Clece-n, kolektibo kalteberetako pertsonak integratu egiten dira, markako enbaxadore egiten dira. Ibtisam bezalako pertsonak gurekin izateak hobe egiten gaitu. Onura handia dakarte kolektibo horietatik integratu diren 7.200 pertsonek. Horregatik hitz egiten dugu pasio honekin, eta administrazioa publikoarekin hazten jarraitu nahi dugu, pertsona gehiagori aukera gehiago emateko” adierazi du Clece-ko presidente Cristóbal Valderas Alvaradok.

Teresa Sevillano Abad, Aragoiko Gobernuko Berdintasuna eta Familiak arloko zuzendari nagusia, honela mintzatu da: “Zaragozan, luze bizi izan gara Ebroari bizkar emanda, eta gaur zubi asko ditugu, gaur ez diogu bizkarra eman behar pertsona kalteberenei; gizarte osoaren duintasunagatik, zubiak eraiki behar dizkiegu, enplegurantz, haien integrazioaren alde.

Honela mintzatu da, bere aldetik, Recaredo García Gaspar, Aragoiko Gobernuko Enplegua Sustatzeko Zerbitzuaren burua (INAEM): “neurriekin egin behar da kolektibo horien alde, eta diru-laguntzak funtsezkoak dira enplegua sustatzeko, bestela zailagoa izango litzaiguke. Aragoin egiten dugun sentsibilizazio-lanaren bidez, enpresei gogorarazten diegu Desgaitasunen Lege Orokorra betetzeko beharra dutela. Enplegu-zerbitzu publikook enpresen aldamenean egon behar dugu”.

Soledad Bolea Bosquek, Zaragozako Udaleko Emakumearen Etxeko Berdintasun Programen atalburuak, hau esan du: “garrantzitsua da berdintasunean heztea, diskriminaziorik gabe, emakumeak sostengatzen eta prestatzen. Sektore publikoak eta pribatuak indarrak batu behar dituzte, emakume horiei laguntzeko eta gizarteratu daitezela lortzeko. Clece bezalako enpresek, penintsula osoan presente egonda, lan-aukera bat eman diezaiekete genero-indarkeriaren biktima diren emakumeei, hauek, beste hiri batera joanda, beren bikotekideengandik aldendu daitezen”.

Beatriz Gutiérrezek, Adecco fundazioaren Aragoiko eskualde-koordinatzaileak, hau adierazi du: “enplegua da kolektibo kalteberak bazterketatik irteteko giltzarria. Horrez gain, hau gaineratu du: “estereotipoak hautsi behar dira, eta etorkizuneko belaunaldiak hezi, pertsonak baloratzeko orduan enpresek kontuan har dezaten egiten dakitena. Horretarako lehen pausoa curriculum itsuak erabiltzea da”.

Foroaren amaieran, hitz-hartzaile guztiek Clece animatu dute kolektibo kalteberak integratzen jarraitzera, bai eta era horretako ekitaldiak antolatzen, sentsibilizazioa sustatzeko.

Integrazioaren aldeko zubiak eraikitzen

“Clece, Integrazioaren alde” VII. Foroa Clece Social proiektuan kokatzen da. Konpainiaren proiektu sozial horren helburua enplegagarritasuna, integrazioa, sentsibilizazioa eta zaintza hobetzea da, bai gizarte-egoera ahulean dauden kolektiboentzat (hala nola desgaitasunak dituzten pertsonak, bazterketa soziala arrisku dutenak, genero-indarkeria pairatzen duten emakumeak eta iraupen luzeko gazte langabeak), bai arreta-beharrizan bereziak dituzten kolektiboentzat (hala nola haurrak eta adinekoak).

Clece-ren konpromiso sozial sendo horri esker, aurten, konpainiaren 25. urteurrena bete delarik, haren langileen % 9,6 kolektibo horietatik datoz dagoeneko. Espainian dituen 71.982 enplegatuetatik, 6.926 dira integrazioko langileak. Aragoiren kasuan, Clece-k 1.712 enplegatu ditu; horietatik, % 14 kolektibo kalteberetatik datozen pertsonak dira.

Galería VII Foro por la Integración