Clece-ko 100dik gora enplegatuk parte hartu dute ‘Hay Salida’ lasterketaren IV. edizioan

Clece-ko 100dik gora enplegatuk parte hartu dute ‘Hay Salida’ lasterketaren IV. edizioan

• Clece lehen ediziotik egon da ekimen horrekin lotuta, eta harekin partekatzen du gizartea sentsibilizatzeko helburua, genero-indarkeria erauzi eta beronen biktimentzat bizi-kalitate hobea lortzeari begira

• Konpromiso horren ondorioz, enpresaren giza-taldean badira honezkero genero-indarkeriaren 171 biktima, Espainia guztian

Clece-k berriz hartu du parte, segidako laugarren urtez, ‘Hay Salida’ (bada irtenbidea) lasterketan. Kirol-ekimen hori atzo antolatu zen Madrilen, 20 Minutos egunkariaren eta Mía aldizkariaren eskutik, Osasuna, Gizarte Zerbitzuak eta Berdintasuna Ministerioaren laguntzarekin. Helburua herritarrak sentsibilizatzea da, bai genero-indarkeriarik gabeko gizarte bat lortzeko beharraz, eta bai indarkeria horren biktimek bizi duten errealitateaz.

Clece Taldeko 100dik gora langilek hartu dute parte lasterketan, biktimen aldeko mezu argia aho batez zabaltzeko: “Bada irtenbidea genero-indarkeriaren aurrean, ez zaude bakarrik”. Laugarren edizioan, lasterketak milaka pertsona elkartu ditu, berriz ere, Madrilgo El Retiro parkearen inguruetan, 4,6 kilometroko ibilbidea egiteko.

Era berean, aurreko edizioetan bezala, bere Haur Eskolak dibisioaren bitartez, Clece-k doako lantegiak eta jarduerak antolatu ditu haurrentzat parkean, jolasak eta dibertsioa nagusi diren egunaz goza dezaten, Clecito koala lagun dutela. Koala maitagarri hori Clece-ren haur-eskola guztien maskota da.

Clece lehen ediziotik egon da ekimen horrekin lotuta, eta harekin partekatzen du gizartea arazo sozial horretaz sentsibilizatzeko helburua. Horrez gain, lan egiten du indarkeria mota horren biktima diren emakumeak lan-munduan txertatzeko.

Gaur egun, konpromiso horren ondorioz, konpainiak genero-indarkeriaren biktima diren 171 pertsona integratzen ditu bere giza-taldean, Espainia guztian, eta lanean dihardu biolentzia mota hori pairatzen dutenen ongizatea eta bizi-kalitatea sustatze aldera, haien bazterketa soziala ekiditeko asmoz.

Osasuna, Gizarte Zerbitzuak eta Berdintasuna Ministerioak berak emandako datuen arabera, maiatz amaieran 27 ziren genero-indarkeriaren ondorioz hildako emakumeak.