Cavall de Cartró, Ndavant eta Talher enpresek jaso dute “Etiketa Arduratsua” bereizgarria

Cavall de Cartró, Ndavant eta Talher enpresek jaso dute “Etiketa Arduratsua” bereizgarria

Cavall de Cartró, Ndavant eta Talher enpresek Etiketa Arduratsua bereizgarria jaso dute ekonomia, gizarte eta ingurumenaren arloetan egindako lan onaren aitormen gisa, Kataluniako 7. Erantzukizun Astearen barruan. Ingeniería Social SAL eta +Responsables Elkartea sustatzaile dituen ekitaldi horren gertalekua Palau Macaya izan da, eta 300 pertsona baino gehiago bertaratu dira urriaren 19tik 22ra bitartean.

Elena López, Ingeniería Social-eko kide eta zuzendaria eta +Responsables Elkarteko Presidentea; Àngels Cuadrada, Kataluniako Generalitatekoa; Rosa Serra, Bartzelonako Aldundikoa; Francisco Blanco, Bartzelonako Udalekoa; eta Jaume Farré, Fundació Bancària La Caixa-koa. Horiexek eman dizkiete bereizgarriak edizio honetan saritutako 30 enpresa eta erakundeei. Montse Mesas, Gizarte Proiektuaren koordinatzailea; Rosa Llamas, Giza Baliabideen buru eta gizarte-ordezkaria, eta David Gómez, gerentea, izan dira Cavall de Cartró, Ndavant eta Talher enpresen partez, hurrenez hurren, bereizgarria hartu dutenak.

Etiketa Arduratsuak balioetsi egiten ditu enpresa-organizazioak, ekonomia, gizartea eta ingurumenaren arloetan balioez hornitutako kudeaketa baten alde egiteagatik. Bereizgarria erdietsi ahal izateko, enpresek eta organizazioek arlo horietan hartutako 10+1 konpromisoak islatu behar dituzte, eta jardunbide egokien balioztatze-prozesu bat gainditu. Hiru urteko indarraldia du, eta, denbora horretan, +Responsables Elkarteak egiaztapenak egiten ditu, deskribatutako jardunbide egokiak betetzen direla bermatzeko.

etiqueta-responsable-ndavant

etiqueta-responsable-talher

etiqueta-responsable-cavallcartro