Tona bat elkartasun

Tona bat elkartasun

Tona bat elikagai baino gehiago, donazioan emanda. Horrelakoxe emaitza ona izan du Un desayuno, un kilo (“gosari bat, kilo bat”) kanpainak. Gertalekua: Kataluniako lau ospitaletako eta unibertsitate bateko kafetegiak eta Mallorcako bost kafetegi. Data: urriaren 17a, Pobreziaren Aurkako Nazioarteko Eguna.

Kanpaina Clece-ren sukaldaritzako dibisioak egin du, bera baita kafetegi-zerbitzua kudeatzeko ardura duena parte hartutako hamar zentroetan: Arnau de Vilanova ospitalea eta Santa Maria de Lleida ospitalea; Bartzelonako Unibertsitate Autonomoa, Viladecanseko ospitalea eta Bellvitgeko unibertsitate-ospitalea; eta TGSS la Rambla kafetegia, Es Cafetó, Es Fornet, Llar de la Joventut kafetegia eta IB3 kafetegia, Palma Mallorcakoan.

Ekimen horrekin, parte hartzeko interesa agertutako kafetegi-bezeroek doako elkartasun-gosari bana jaso dute kilo bat elikagai ematearen truke. Hala, 672 kilo bildu dira. Kantitate horri gehitu behar zaio Clece Sukaldaritzak emandako tona erdia, bai eta konpainiako enplegatuek emandako 114 kiloak. Guztira, 1.278 kilo.

Zentroka, Arnau de Vilanova eta Santa Maria de Lleida ospitaleek 140 kilo lortu dituzte Lleidako Arrels Sant Ignasi elkartearen alde. Bartzelonako Unibertsitate Autonomoak 110 kilo, Cerdanyolako Rebost Solidari elkartearentzat . Viladecanseko ospitaleak 62 kilo, Viladecanseko Creu Roja-rentzat. Bellvitgeko Unibertsitate Ospitaleak 180 kilo, Hospitalet de Llobregateko Creu Roja-ren alde. Eta TGSS la Rambla, IB3, Es Cafetó, Es Fornet eta Llar de la Joventut kafetegiek 180 kilo, Mallorcako Elikagaien Bankuarentzat. Azkenik, Clece Catalunyako bulegoetan entregatutako 114 kiloak Poblenouko Casa Gregal-i eman dizkiete.

Deyse Neteges i Manteniment taldeko enpresak bat egin du ekimenarekin, eta garbiketa eta higieneko produktu eta materialen sorta oso bat eman du.

Galería Desayunos solidarios