Integra CEE-ko eta Clece-ko 150 langile desgaitasunak dituzten haurren alde korrika

Integra CEE-ko eta Clece-ko 150 langile desgaitasunak dituzten haurren alde korrika

  • Ez diote hutsik egin, urtero bezala, Desgaitasunaren aldeko Lasterketari, atzo Getafeko Udalerrian; aurten bosgarren edizioa izan da.
  • Gainera, Integra CEE-ko enplegatuak boluntario gisa aritu dira, eta laguntza eman, kirola eta elkartasuna biltzen dituen ekintza horren antolaketan eta garapen logistikoan; DEDINES Elkartea eta Getafeko Udala izan dira antolatzaile

Aurten ere, Clece eta haren Enplegu Zentro Berezia, Integra CEE, presente egon dira “Desgaitasunaren aldeko V. Lasterketan”, sostengua ematen. Gizartea, kirola eta elkartasuna ardatz dituen ekintza horren bosgaren edizioa izan da aurtengoa. DEDINES antolaturik (Beharrizan Bereziak dituen Haur Desgaituaren Defentsarako Getafeko Elkartea) Getafeko Udalarekin elkarlanean, ekimen horren helburua da dibertsitate funtzionala duten haurren eskubideak sustatu eta aldeztea.

Guztira, ia 150 korrikalarik –Integra CEE-ko eta Clece-ko profesional zein senitarteko–, kirol-zapatak jantzita, bat egin dute aurtengo 2.800dik gora lasterkariekin, erabilgarri egondako hiru ibilbideetakoren batean: 500 metro, haur eta helduentzat, eta 5 eta 10 km-ko bi ibilbide, hurrenez hurren, helduentzat. Abialekuan, ekintza deigarria egin da: 1.500 puxika aireratu dira Juan de Borbón etorbidean. Helmuga, berriz, Juan de la Cierva kiroldegia izan da.

Korrikalari gisa parte hartzeaz gain, Integra CEE, dibertsitate funtzionala duten pertsonak lan-munduak txertatzea sustatzen duen Enplegu Zentro Berezia den aldetik, lasterketaren babesle gisa inplikatu da, eta motxilak eman dizkie parte-hartzaileei. Era berean, aipatzekoa da Integra CEE-ko enplegatu askoren inplikazio pertsonala; izan ere, boluntario eskaini dute beren burua ekitaldiaren hainbat jarduera logistikotan laguntzeko, hala nola motxilak prestatu, garraiatu eta parte-hartzaileen artean banatzeko lanetan, eta, halaber, ibilbide osoan zehar banatutako postuetan edariak emateko zereginetan. Hori guztia, kirola eta elkartasuna biltzen dituen familia osoarentzako jarduera hori arrakastatsua izan dadin laguntzeko.

Clece-ren aldetik, ekimenarekin bat egin duten langileekin batera, El Berrueco egoitzako adinekoen parte-hartze berezia ere izan dugu. Zentro hori, Clece-k kudeatua izen bereko udalerri madrildarrean, espezializatuta dago jokaera-alterazioak edo Alzheimer gaixotasuna duten mendeko pertsonengan.

Motibazio sozialarekin batera, nabarmentzekoak izan dira, orobat, bi enpresetako korrikalari batzuen kirol-emaitzak. Integra CEE-ren dortsala zeramala, eta gonbidatu gisa, PT1 duatloiko munduko txapeldun Gustavo Molina gertatu da irabazle Handbike proban, 5 km-etan 17 minutuko denbora eginda. Halaber, 10 km-ko ibilbidean, Integra CEE-ko eta Clece-ko korrikalari bana igo dira podiumera: Eduardo Meca eta Mathew Hibbert, bigarren eta hirugarren sailkatuta hurrenez hurren.

Galería V Carrera por la Discapacidad