INTEGRA CEE TALDEAK BERE APOSTUA INDARTU DU DIBERTSITATE FUNTZIONALA DUTEN PERTSONEN TREBAKUNTZA JARRAITUAREN ALDE

INTEGRA CEE TALDEAK BERE APOSTUA INDARTU DU DIBERTSITATE FUNTZIONALA DUTEN PERTSONEN TREBAKUNTZA JARRAITUAREN ALDE

  • Clece-ren Integra CEE enplegu-zentro bereziak Integra Formación jarri du martxan. Zentro berri horrek aholkularitza eta laguntza eskaintzen die enpresa eta organizazioei dibertsitate fisiko, psikiko edo sentsorialen bat duten pertsona eta profesionalak trebatzeko.

Integra CEE taldeak martxan jarri du Integra Formación proiektua. Heziketa-zentro berri horrek aholkularitza eta laguntza eskaintzen die enpresa eta erakundeei, bai eta trebakuntza jarraitu eta pertsonalizatua ere dibertsitate funtzionala duten profesionalei, beren gaitasunak hainbat esparrutan hobe ditzaten: zerbitzu osagarriak, administrazio-zerbitzuak, garbiketa, etxeko laguntza, laguntza soziosanitarioa, lan-arriskuen prebentzioa, lidergoa, taldeen kudeaketa, konpetentzia profesionalak, etab.

Aurtengo martxoan ireki zenetik gaur arte, 1.500 parte-hartzaile inguru igaro dira zentrotik, ezagutza eta trebetasun berriak bereganatzeko, edota birziklatu eta lehendik zituztenak hobetzeko.

Integra Formación zentroak kualifikazio-maila handiko profesionalez osatutako taldea du, zeinak 14 urtetik gorako eskarmentua duen sektorean. Taldeak langintza bikoitza egiten du. Alde batetik, aholkularitza eta kudeaketa integrala eskaintzen die konpainia eta erakundeei. Hala, gisa honetako prozesuez arduratzen da: aholkularitza eta beharrizanen analisia, neurrira egindako trebakuntza-planak diseinatzeko; prozesuen administrazio-kudeaketa; edukien kudeaketa; operazioaren logistika; eta prozesuen azpikontratazioa. Beste aldetik, trebakuntza orokorra nahiz espezifikoa eskaintzen die, izan unean unekoa edo jarraitua, dibertsitate funtzionala duten profesionalei, beren gaitasun eta konpetentziak bereganatu, hobetu edo birziklatzen laguntze aldera.

Horretarako, zentroak 500 m2-tik gora ditu, zeinak hainbat espaziotan banatzen diren: lau ikasgela handi, horietatik bi informatizatuta, lantegi-ikasgela bat, praktikak egiteko makineria espezifikoa duena, eta atseden-lekuak eta catering gunea. Konplexu osoan ahal guztian zaindu dira irisgarritasun-neurriak. Halaber, zentrok teknologia eta baliabide pedagogiko espezifikoak ditu heziketa-beharrizanak profesionalen banako profil eta premietara egokitzeko.

Azkenik, nabarmendu behar da Integra Formación zentroak Madrilgo Erkidegoaren sinestamendua jaso duela alor hauetan: Gainazalen garbiketa, Eraikin eta Barneetarako Altzariak, eta Administrazio Zerbitzuen eta Zerbitzu Orokorren Operazio Osagarriak. Egun, ziurtapen hauek jasotzeko bidean da: Segurtasun Pribatuko Heziketa Zentro gisako homologazioa eta Pertsonei beren Etxean Arreta Soziosanitarioa eta Mendeko Pertsonei Gizarte Erakundeetan Laguntza Soziosanitarioa emateko Ziurtagiria.

Integra CEE-ri buruzko informazio gehiago