Clecek neurrira egindako irtenbideak ditu mota guztietako enpresa eta industrientzat, ordutegiak eta garbiketa-teknikak egokitzen baititu instalazio bakoitzerako duten jardueraren eta behar berezien arabera. Horren bidez, bezeroaren gogobetetasuna eta higiene- eta desinfekzio-emaitza onenak lortu nahi ditu.

Gure konpainiak zerbitzu hauek eskaintzen ditu: edukiontzi higienikoz eta pilentzako edukiontziz instalazioak hornitzea, eta horien hondakinak tratatzea, desinfekzio-zerbitzuak eta arratoi- eta intsektu-hilketa zerbitzuak, altuera handiko garbiketak, industria-instalazioen inguruetako eremuak mantentzea, material higienikoen hornikuntza eta instalazioak bakteriostatikoz eta aire-gozagarriz hornitzea eta horien mantentze-lanak egitea.

Horrez gain, industria-instalazioetan emaitza hobeak lortzeko, punta-puntako teknologia duten makinak erabiltzen ditugu, baita ingurumena errespetatzen duten garbiketa-produktuak ere, gure ingurua zaintzeko.

528INSTALAZIO INDUSTRIALEK DITUZTE GARBIKETA-ZERBITZUAK