Hezkuntza-alorreko aniztasunak eta familia askoren bateratze-beharrak zenbait eskaera sozial eta edukatibo sortzen dituzte, hala nola eskola-laguntza eta eskolaz kanpoko jarduerak.

Cleceren hezkuntza-zerbitzu osagarriak ikastetxe bakoitzaren hezkuntza-proiektura eta lerro pedagogikora egokiturik daude. Jarduera eta zerbitzu osagarriak barnebiltzen dituzte, baita eskolarizazio-maila desberdinak dituzten ikasleentzako laguntza ere, ikastetxean bertan eta eskola-orduetatik kanpo.

Clecek laguntza eta sostengua eskaintzen dizkie ere behar edukatibo bereziak (mugikortasun-zailtasunak, zailtasun sentsorialak edota beste desgaitasun batzuk) dituzten haurren familiei. Horren helburua da ikasle horien pedagogia-prozesua indartzea eta eskola-orduetatik kanpo segida ematea, eguneroko lana eta bere ikasketa- eta sozializazio-gaitasunak osatu eta sustatzeko.