Clece etxeko laguntza-zerbitzu integralak eskaintzen ditu menpekotasun-egoeran dauden pertsonentzako (pertsona helduak, desgaitasunen bat edo gaixotasunen bat dutenak), baita horien senideentzako ere. Horrek helburu nagusi bat du: pertsona horien bizi-kalitatea hobetzea.

Horretarako, pertsona horien segurtasuna eta konfiantza sustatzeko egiten dute lan ditugun 17.000 profesional espezializatuek, haien menpekotasun-maila edozein delarik ere. Haien autonomia eta integrazio soziala bultzatzen dugu, eta familien lasaitasuna eta ongizatea bermatzen dugu, aholkularitza teknikoa eta formakuntza eskainiz.
Gure zerbitzu integralak hauek barnebiltzen ditu: estimulazio kognitiborako terapiak, garbiketa, podologia, ile-apaindegia, etab.

Horrez gain, urteko 365 egunetan 24 orduko jarraipena egiten duen zentral bat dugu, menpekotasunak dituzten pertsonen ongizate osoa eta horien familia eta zaintzaileen lasaitasuna bermatzeko. Zerbitzu horri esker, gerta daitekeen edozein gorabehera era azkar eta eraginkorrean konpontzen da, eta jarraipen-lana egiten da aldizkako harremanen bidez.

ETXEAN ARTATUTAKO 100.779 PERTSONA
ETXEAN MENU PERTSONALIZATUA JASOTZEKO ZERBITZUA URTEAN 365 EGUNETAN
24h/365
JARRAIPEN ZENTRALA