Zerbitzu Sozialen banaketaren bidez, titulartasun publikoa duten erresidentziak eta eguneko zentroak kudeatzen ditugu, eta haietan arreta pertsonalizatua eta integrala eskaintzen dugu, Espainia osoko 9.800 pertsona heldu baino gehiagoren ongizatea, zahartze aktiboa eta bizi-kalitatea zaintzeko.

Zentro horietan “Nire etxean” arreta-eredua garatzen dugu, pertsona helduak haien etxean bezala senti daitezen, haien beharren arabera, are arreta pertsonalizatuagoa eginez. Horretarako, logelan haien gustuen arabera jar ditzakete altzariak, haien janaria presta dezakete eta, zentroak eskaintzen dituen jarduerez aparte, haien afizioak gara ditzakete. Horren bidez, haien autonomia pertsonala sustatzen da, behar sanitario, pertsonal eta sozialak asebetetzeaz batera.

Dagokion administrazioarekin adostutakoaz gain, erresidentzia eta eguneko zentroetan programa berritzaileak garatzen ditugu, hala nola animaliekin egiten diren terapiak, musikoterapia, baratzezaintza, geocaching eta Tai Chi.

Informazio gehiago: www.clecemayores.es

141ERRESIDENTZIA KUDEATU (INTEGRALKI EDO PARTZIALKI)
EGUNERO 11.405HELDU ARTATU
3.840PROFESIONAL ADITU