Clecek Madrileko 25.000 erabiltzaile artatuko ditu etxez etxeko laguntzan

Clecek Madrileko 25.000 erabiltzaile artatuko ditu etxez etxeko laguntzan

Madrileko Udaletxeak, Gobernuko Parekidetasun, Gizarte-eskubide eta Enplegu alorraren bitartez, Cleceri egokitu dio Etxeko Laguntza-zerbitzuak (SAD) egiteko ardura. Zerbitzu horrek 25.000 erabiltzaileren beharrak asetzen ditu urtean. Kontratuak 191,82 milioi euroko balio ekonomikoa du eta, uztailaren 1ean hasita, 36 hilabeteko iraupena izango du, epe hori luzatzeko aukera izanik.

Horrela, Clecek udal-zerbitzua erabiltzen zuten pertsonen arreta pertsonala eta etxez etxekoa hartuko du bere gain. Erabiltzaile horien artean daude autonomia pertsonalean zailtasunak dituzten eta laguntza behar duten 65 urte baino gehiagoko helduak, desgaitasunen bat duten 65 urtetik beherako pertsonak eta Madrilgo Erkidegoak medekotasuna duten pertsonatzat jotzen dituenak.

Horretarako, askotariko diziplinak lantzen dituen lan-talde bat egongo da, 150 koordinatzaile eta koordinazio-laguntzaile baino gehiago eta etxez etxeko laguntza egingo duten 3.000 etxeko laguntzaile izango dituena. Era berean, Clecek zenbait hobekuntza ezarriko ditu; teknologiaren alorrean, esaterako, kudeaketa propioa izango duen software bat instalatuko du, baita presentzia detektatzen duten Bluetooth bidezko kontrol-sistemak ere. Erabiltzaileek beste onura batzuk ere izango dituzte, hala nola erreformak haien etxeetan, erresidentzietan toki bat izateko aukera, laguntza teknikoak, ongietorri set-a eta otordu-zerbitzua data berezietan.

Clecek 2012tik eskaintzen ditu mendekotasunak dituzten pertsonentzako zerbitzuak Madrileko Retiro, Usera, Puente de Vallecas, Moratalaz, Villaverde, Villa de Vallecas, Vicálvaro eta San Blas-Canillejas auzoetan, eta esleipen berri horrek zerbitzu horien kudeaketa handitzea eragingo du. Kontratu horrek, gainera, Cleceren posizioa indartzen du, etxez etxeko arreta eskaintzen duen enpresa nagusienetako bat baita Estatuan, 86.800 pertsona artatu eta 21.400 profesionaleko lan-taldea izanik.