Heziketa Bikaintasun eta Berrikuntzaren Saria

Heziketa Bikaintasun eta Berrikuntzaren Saria

  • Valdemoroko Los Sauces Haur Eskolaren "Crearte” heziketa-proiektua irabazle atera da bigarren edizioan
  • Hala, aitortza egin zaie 0 eta 3 urte bitarteko haurrekin nazioartean egindako esperientzia berritzaile eta arrakastatsuenei 

Madril, 2016ko maiatzaren 8a. Clece-k Valdemoron (Madril) kudeatzen duen Los Sauces Haur Eskolak jaso du Heziketa Bikaintasun eta Berritasunaren Saria, Haur Hezitzaileen Mundu Elkarteak (AMEI-WAECE) eta Hermex Ibérica-k antolatua. Hala, aitortza egin zaio Crearte proiektuari, zeinak txikitxoen sormena akuilatzea duen helburu.

AMEI-WAECEk maiatzaren 7 eta 8an Madrilen egindako Kongresuan eman da Saria. «Sari hau profesionalki eta pertsonalki haurrei emanak diren hezitzaile eta irakasle, gizon eta emakume guztiei eskaini nahi diegu», adierazi du Pilar Rodríguez Jiménez zentroko zuzendariak. Pilarrekin batera, Laura Gonzalez Duque eta Ana Maria Motilla Martin dira heziketa-esperientzia horretaz arduratzen direnak.

“Crearte” izenaren bidez, «proiektuak tresna bat izan nahi du haurrek beren gaitasun artistiko eta kreatibo guztiak gara ditzaten. Umeengan sormen-artearen gogo bizia eta ilusioa piztea da xede nagusia», esplikatu du Pilarrek. Ikasturte osoan zehar gauzatu da, eta bi hilabeteko lau bloke handitan banatuta dago: Musika-artea; eskultura-artea; pintatzeko artea eta kozinatzeko artea. Musika-artea haurrei instrumentuak erakustean datza, eta haurrek berek deskubritzen dute nola jotzen den haietako bakoitza eta zer-nolako erritmoak sor daitezkeen. Eskultura-artean, eskuz lantzen dituzte hainbat material, hala nola buztina, eta figurak sortzen. Pintatzeko artean, haurrek beren sormena adierazten dute zenbait teknikaren bidez; eta kozinatzeko artean, janariaren manipulazio-prozesua ezagutzen dute, eta jaki batzuk prestatzen: irabiakia, ogia edo bizkotxoa.

Jarduera nagusien artean, lau blokeetarik bakoitza antzezlan baten moduan aurkezten da. Horrez gain, esperientzia bat aurkezten da ostiralero, eta, hartan, sorpresa-efektua funtsezkoa da irudimena akuilatzeko. Ikasturtea amaitzean, egindako guztia erakusten dute “Museo” esaten zaion aretoan, eta han guraso guztiek proiektu horren garapena ikus dezakete.

Originaltasuna, berritasuna eta familien parte-hartzea edo inplikazioa dira epaimahaiak, Saria emateko, ondoen baloratu dituen irizpideetako batzuk. Hermex-en lankidetza duela, AEMI-WAECEren golardoak ezagutzera eman nahi ditu mundu osoko ikasgeletan 0 eta 3 urte bitarteko haurrekin gauzatzen ari diren esperientzia, proiektu eta ikasgela-material berritzaile eta arrakastatsuenak.