Clece-ren Xenex proiektua saritu dute 2015eko ideia berritzaile onenetarik bat izateagatik

Clece-ren Xenex proiektua saritu dute 2015eko ideia berritzaile onenetarik bat izateagatik

 

  • Actualidad Económica aldizkariak berrikuntza sariztatu du Ehun Ideia Onenak sarien hogeita hemezortzigarren edizioan.
  • XENEX proiektua osasun alorreko 8 ideia onenetarik bat izan da, 2015eko 100 ideia onenen artean.
  • Clece-ren Xenex Germ Zapping robota, zeinak C motako argi ultramorea erabiltzen baitu bakterioak bezalako mikroorganismo patogenoak minutuetan suntsitzeko, balio handia beretu duen baliabidea da, batez ere Ebolaren krisia gertatu zenetik.

Madril, 2016ko apirila. Ebolaren krisiak agerian jarri du birusarekin ukipenean egondako espazioak desinfektatzearen garrantzia. Clece-ren Xenex Germ Zapping robota AEBetan erabili zen bere garaian ebola zuten gaixoak egondako gelak desinfektatzeko.

Tresneria hori, dagoeneko erabiltzen dena Bartzelonako Vall d’Hebron ospitalean eta Valentziako La Fe ospitalean, C motako argi ultramorea baliatzen du, xenon gasezko lanparen bidez sortua, minutuetan suntsitzeko bakterioak, onddoak eta birusak bezalako mikroorganismo patogenoak.

«Bost hilabeteko lanaren ondoren, CSICen parte den Bioteknologiako Zentro Nazionalak (CNB) egindako ikerketa zientifikoek sistema honen desinfekzio-ahalmen handia erakutsi dute, honako eraginkortasun-maila honekin: bakterioen suntsiketa, % 99,9999 baino gehiago; birus eta esporen suntsiketa, % 99,9 baino gehiago», azaldu dute Clece-tik, Espainian zerbitzu hori ematen duen enpresa bakarra baita.