Luton aireportuko (Erresuma Batua) Mugikortasun Urriko Pertsonentzako Zerbitzua esleituta

Luton aireportuko (Erresuma Batua) Mugikortasun Urriko Pertsonentzako Zerbitzua esleituta

  • Aireportu-zerbitzuetarako bigarren kontratua da Erresuma Batuan, non Belfast City aireportuan operatzen baita 2014 ezkero

Madril, 2015eko azaroaren 1a. Clece Care Services (CCS), Clece Taldearen filiala Erresuma Batuan, Lutoneko aireportuko Mugikortasun Urriko Pertsonentzako (MUP) Zerbitzuaren esleipendun atera da. Zerbitzua, azaroaren 1ean abiatu ondoren, 5 urtez luzatuko da.

Esleipen horren ondorioz, Erresuma Batuko aireportuetan bosgarren handienean – bidaiari bolumenari dagokionez– eskainiko da zerbitzua, zeinak arta emango baitie mugikortasun urria duten pertsonei, hala abialdietan nola iragaitzetan eta konexioetan. Honela, CCSk lagun egingo dio erabiltzaileari elkargunean batzerakoan, fakturatzean, segurtasun-kontroletik igarotzean eta hegazkinean sartzean.

Kontratua irabazteko, CCSk demostratu behar izan du bete egiten dituela aireportuko kudeatzaileak eta aire-konpainia nagusiek ezarritako kalitate-estandar guztiak. Halaber, esleipenean «funtzezkoa izan da, baita ere, talde multidiziplinar bat edukitzea, horrek ahalbidetu baitu analisi operatibo eta ekonomiko on bat egitea. Aldeko beste faktore batzuk izan dira fidagarritasuna finantza eta operazioen alorrean, eta tokiaren ezagutza sakona. Gure proiektu sozialaren sendotasuna ere oso ondo baloratu da lehiaketan», esplikatu du Mario Abajok, Clece Aireportu Zerbitzuen zuzendariak.

Zerbitzu hori emateko Erresuma Batuan sinatu dugun bigarren kontratua da, 2014an esleitu zenez geroztik mugikortasun urriko pertsonentzako arreta-zerbitzua Belfast City aireportuan, Ipar Irlandan. Zerbitzu horretan, iaz, CCSk arta eman zien 9.447 erabiltzaileri.