Clece-ko langileak genero-indarkeriaren kontra mobilizatu dira

Clece-ko langileak genero-indarkeriaren kontra mobilizatu dira

  • Clece-ko enplegatuek sostengua adierazi diete genero-indarkeriaren biktimei “Una Vida Sin Violencia, Una Vida con Respeto” kanpainian, zeinak Katalunian “Viure Lliure” leloa izan baitu 
  • Langileak, begiztak soinean eta kanpainiaren logoarekin, argazki solidarioetan agertu dira estatuko ordezkaritza-bulego eta egoitze guztietan
  • Konpainiak ematen dituen zerbitzuen bezero eta erabiltzaileek ere atxikimendua azaldu diote ekimenari
  • Clece-k parte hartzen du “Genero Indarkeriarik Gabeko Gizarte baten aldeko Enpresak” ekimenean, zeina bultzatzen baitu Osasun, Gizarte Zerbitzu eta Berdintasuneko Ministerioak

Madril, 2015eko azaroaren 25a. Clece-k bat egin du Emakumeen aurkako Indarkeria desagerrarazteko Nazioarteko Egunaren zabaldundearekin. Horretarako, Sentsibilizazio eta elkartasun kanpainia bat abiatu du, eta estatu guztiko enplegatuak mobilizatu ditu. Horrez gain, konpainiaren zerbitzuen hainbat bezero eta erabiltzailek atxikimendua azaldu diote kanpainiari, eta, horri esker, haren irismena biderkatu egin da.

“Una Vida Sin Violencia, Una Vida con Respeto” eta –Katalunian– “Viure Lliure” leloak hartuta, kanpainiak Clece-ren sostengua adierazi die genero-indarkeriaren biktimei. «Gure jendea da gure balio handiena, konpromiso eta giza kalitate handiko jendea. Zergatik ez aprobetxatu balio horiek eta daukagun pertsona kopuru handia, ematen digun zabalkunderako potentzial eskergarekin? Horregatik, aurten erabaki dugu urrats bat gehiago egitea kanpainia honetan », adierazi du Purificación Gonzálezek, Clece-ren Giza Baliabideen zuzendariak.

Ekimenak inplikarazi ditu Clece-k estatuan dituen ordezkaritza-bulego guztiak. Horietan, enplegatuek begizta bat eraman dute soinean, emakumeen aurkako biolentziarik ez egin, onartu edo isiltzeko konpromiso pertsonala erakuste aldera. Gainera, langileak, lan-errutina apurtuta, eta argazki solidario batean fotografiatu dira lantokietan zabaldu diren kartel eta pankartekin batera. Hala sortu da une bat problema honetaz hausnartu eta kontzientzia hartzeko. Enplegatuek hausnarketa hori zabaltzen lagundu dute, irudiak sare sozialen bidez partekatuz (#unavidasinviolencia). 

Parte-hartzea handia izan da konpainiaren 74.000tik gora enplegatuen artean, eta Clece-ren zerbitzuen bezero eta erabiltzaileek atxikimendua azaldu diote kanpainiari ordezkaritza-bulego guztietan. Aldi berean, Clece-k haiekin kolaboratu du tokian tokiko hainbat ekitaldi eta iniziatibatan. «Espero dugu efektu biderkatzailea egotea, kanpainiak oso harrera ona izan duelako gure inguruan. Horri gehitu behar zaio bai bezeroek bai elkarte laguntzaileek hainbat hiritan sustatutako ekimenetan ere hartu dugula parte. Gure asmoa batuketa egitea da, kausa hau gizarte guztiak barneratu behar baitu» esan du Purificación Gonzálezek.

Beste sostengu batzuen artean, kanpainiak honako hauen atxikimendua izan du: Kanariar Uharteetan, La Candelaria ospitalea eta “Tres de Mayo” saltoki-gunea; Katalunian, Vall d’Hebron eta Bellvitgeko ospitaleak, Pompeu Fabra Unibertsitatea, BSA Badalona eta Hospitalet eta Sant Joan Despíko udalak; Valentziako Erkidegoan, Valentziako negozio-parkeko hainbat empresa; eta, Aragoin, Zaragozako Etxeko Laguntza Zerbitzua (ELZ) eta Moverako zaharren etxea. Azken horretan, adinduneen zentroko erabiltzaile eta langileek giza begizta bat eratu dute.

Era berean, Clece-k sostengua eman dio bezeroek eta entitate laguntzaileek sustatutako hainbat ekintzari. Besteak beste, Andaluzian, bat egin du Jaengo udalak programautako minutu bateko isilaldiarekin eta manifestuarekin, bai eta, Almerían, hamarretik gora elkartasun-ekimenekin ere. Gaztela eta Leonen, Valladolideko Escuela Fantasía eta Medina del Campoko ELZa gerturatu dira Medinako udalak antolatutako argazki-proiekzio batera. Eta, Madrileko Paracuellos de Jaraman, parte hartu du genero-indarkeriaren gaineko mahai-inguru batean.

Engaiatuak genero-indarkeriaren kontra
 “Una Vida Sin Violencia, Una Vida con Respeto” eta “Viure Lliure” kanpainia txertatzen da Clece-k kolektibo kalteberak gizarteratzeko duen konpromisoan. Esparru horretan, lan egiten du genero-indarkeriaren biktimak lan-munduratzeko. Gaur egun, Clece-k baditu kolektibo horretatik datozen 179 langile. Horretarako, lan egiten du biktimak artatzeaz arduratzen diren hainbat entitate, elkarte eta fundaziorekin.

Halaber, Clece-k gizartea sentsibilizatzeko ekimenak bultzatzen ditu, emakumeen kontrako biolentzia desagerraratzeko helburua dutenak. Horien artean, nabarmentzekoa da joan den apirilean egin zen ‘Clece, integrazioaren alde’ II. Foro-Hizketaldia, kolektibo horretan zentratu zena. Ekintza hauen ildoan, Clece-k atxikimendua azaldu dio “Genero Indarkeriarik Gabeko Gizarte baten aldeko Enpresak” ekimenari, zeina bultzatzen baitu Osasun, Gizarte Zerbitzu eta Berdintasuneko Ministerioak.

'); }); });