Clece-ren Integrazioaren aldeko III. Foroa: “Enplegu bat, bizi bat aldatzeko”

Clece-ren Integrazioaren aldeko III. Foroa: “Enplegu bat, bizi bat aldatzeko”

  • “Bazterketaren zirkulua ixtea guztion erantzukizun partekatua da”

Las Palmas Kanaria Handikoa, 2015eko azaroaren 4a. Eragile sozial guztien elkarlana nahitaezkoa da bazterketa soziala arrisku dutenen lan-merkaturatzea sustatzeko, enplegua ulertzen delarik haien integraziorako tresna eraginkorrenetako bat gisa. Hori da “Clece Integrazioaren alde” III. Foroan atera diren konklusioetako bat. Foroa “Enplegu bat, bizi bat aldatzeko” lelopean egin da Las Palmas Kanaria Handikoan dagoen CICCA Kultura Zentroan.

Clece-k antolatutako Foroak elkarretaratu ditu bazterketa arrisku duten kolektiboen integrazioan inplikatutako hainbat eragile, hala nola Herri Administrazioko ordezkariak, enpresa pribatua, agente sozialak eta kolektibo horretatik datozen langileak.

Administrazioaren aldetik, bertan izan dira Isabel Mena, Kanarietako Gobernuaren kontseilariordea Enplegu eta Gizarte Politiketarako; Elena Mañez Rodríguez, Gobernuaren Kanaria Handiko Kabildoaren kontseilaria Gizarte Politika eta Irisgarritasunerako; Óscar Mata, Las Palmas Kanaria Handikoko Udalaren Enplegu eta Formaziorako Udal Institutuaren (IMEF) gerentea; eta Jesús Octavio Suárez Rodríguez, El Lasso Udal Harrera Zentroaren koordinatzailea. Clece-ren aldetik, gerturatu dira Cristóbal Valderas, Clece-ren presidentea, Purificación González, Clece-ren Giza Baliabideen zuzendaria, eta Luis Arocha Miranda, Clece-ren Insertziorako hautapen-teknikaria Kanarietan, zeinek azaldu baitute enpresa pribatuaren ikuspegia; langileen testigantzak, berriz, hauen eskutik iritsi dira: Yesica Díaz Valiente eta Javier Antonio Gonzalez, biak Clece-ko enplegatuak.

Yesicak eta Javierrek, hain zuzen, lehen pertsonan erakutsi dute bazterketaren problema. Egoera familiar eta pertsonal konplexu bati aurre egin ondoren, Yesica harro agertzen da ez zuelako amore eman zoritxarraren aurrean, eta, gaur egun, bere familia guztia berekin duelako, etorkizunera baikortasunez begira. Bere aldetik, Javierrek, droga-mendetasuneko arazo bat gainditu eta enplegu bat lortu ostean, “lehen aldiz bizitzen ari” dela dio, eta “gaur den egunean, baliagarri, arduratsu eta gizartearen parte sentitzen” dela. Mezu baikor bat, mintzaldien amaiera gisa. Hala, foroan nabarmendu da ahaleginak batu eta sendotu beharra dagoela inplikatutako eragile guztien artean.

Isabel Menak adierazi duenez, “hainbat jardun-lerro lantzen ari dira lan-insertzioko itinerarioetara itzultzeko”, eta lanean dihardute “inklusio osoak beharrezko dituen oinarrizko hiru zutabeak koordinatzeko: politika soziala, enplegua eta etxebizitza”. Amaitzeko, kontseilariordeak erantsi du ezen “bazterketaren zirkulua ixtea guztion erantzukizun partekatua” dela, nahitaezko lankidetza publiko-pribatuari zeharkako aipamena eginez. Bere aldetik, Elena Mañezek azpimarratu du bazterketa borrokatzeko tresnak sustatu behar direla administraziotik, hala nola “klausula sozialak txertatzea kontratazio publikoan”.

Era berean, Óscar Matak, lanik ezak bazterketa-arriskua sortzen duela ulerturik, ohartarazi du “heziketaren garrantziaz, enplegagarritasuna handitzeko tresna den aldetik, are gehiago kontuan izanda hainbat eta hainbat langabek ez dutela kualifikaziorik”. Jesús Octavio Suárezek, berriz, Cadena Cope-ko albistegien burua den Santiago Morellón moderatzaileari erantzunez, esan du berrintegrazio-tasa oso apala dela, eta “enplegurik gabe, askotan jendea itzuli egiten dela abiapuntura” intregrazio-prozesuan.

Enpresaren erantzukiuna
Cristóbal Valderasek azaldu duenez, “Clece-tik eredu integratzaile batean lan egin da, zeinak erakusten baitu posible dela aukera bat ematea pertsona horiei. Ez da bide erreza, beharreko baliabideak ipini behar dira, eta kolaboratzaileak bilatu eta langile guztien inplikazioa lortu. Baina, behin oinarriak ezarrita, lan handia egin daiteke. Clece-n badira dagoeneko kolektibo hauetatik etorritako 595 langile. Pertsona horiei zirkulua ixten lagundu diegu lan-aukera batekin, behin laguntza sozialak agortu edo amaitu ostean”.

Purificación Gonzálezk “mota honetako profilak kontratatzerakoan enpresek ikusten dituzten zailtasunak baino gehiago” nabarmendu nahi izan ditu “langile horiekin kontatzeak luzera ekartzen dituen etekinak, esker onari, fideltasunari eta nongotartasun-zentzuari dagokienez, eta, gainera, lan-giroa hobetzen dute, ingurune bateratuagoak eta solidarioagoak sortuz”. Luis Arochak, bere eskarmentu profesionaletik, adierazi du integrazioa dela “ibilbide bat oso luzea. Kate bat, non beharrezkoak baitira aldaketa-nahia, aholkularitza profesional egokia, eta, azkenik, enplegua”.

“Clece integrazioaren alde” III. Foroak bat egiten du Clece-k bazterketa arrisku duten pertsonen lan-integrazioaren alde hartutako konpromiso sozialarekin. Egun, Clece-k 74.401 pertsona enplegatzen ditu Espainian; horietatik 6.602 sozialki kalteberak diren kolektiboetatik datoz, eta 595, zehazki, bazterketa-egoeratik.

Óxido argazki- erakusketa
Halaber, Foroaren parte gisa, Clece-k Óxido babestu eta ekoitzi du, Las Palmas Kanaria Handikoan sortutako Sara Yun artistaren azken argazki-erakusketa. Lan bikain hori ikusgai egon da Tenerifeko Arteen Espazioan (TEA), azaroaren 3tik 17ra bitartean, eta gizakiaren borrokarako gaitasuna islatzen du.

Irudiek erakusten dute zer-nolako bizipenak izan zituzten lau etorkinek, zeinek, beste hogeita birekin batera, bidaiatzen baitzuten itsasontzi batean zeina babesgabe abandonatua izan baitzen Las Palmas Kanaria Handikokoaren kostetan, haien sorterritik milaka kilometrora.