Incorpora saria Asturiasen eta Madrilen

Incorpora saria Asturiasen eta Madrilen

  • Clece k Asturiasko Printzerrian eta Madrilen dituen langile-taldeetan %13tik gorakoa da kolektibo kalteberen integrazio-ehunekoa

Madril, 2015eko urria. Clece k La Caixa-ren Incorpora saria jaso du, “Enpresa Handia” kategorian, Asturiasko Printzerrian eta Madrilgo Erkidegoan. Sari horiek, zeinek banako deialdiak baitituzte Autonomia Erkidego bakoitzean, enpresa eta erakundeei aitortzen diete kolektibo kalteberen lan-integrazioaren alde egindako apostua.

Aitorpenok dira profilak hautatzeko egindako elkarlanaren emaitza. Hala, Clece k entitate hauek izan ditu laguntzaile: Cocemfe (Asturiasko Printzerria) eta Pinardi (Madril). Lankidetza horri esker, %13tik gorako integrazio-indizeak lortu dira bi kasuetan. Asturiasko Printzerrian Clece-k 982 langile ditu, zeinetarik %18 kolektibo desabantailatuetakoak baitira. Madrilen, berriz, 13.649 langileko taldean gizarteratze zaileko profilek %14ko pisua dute.

«Incorpora Programa erabat lerrokatua dago Clece-ren konpromiso sozialarekin, zeren eta sozialki kalteberak diren pertsonen lan-integrazioa baita gure jarduera-ardatz nagusietako bat. Horretarako, lanean dihardugu 200dik gora entitate sozialekin. Horregatik, ezin diogu muzin egin La Caixaren ekimen honetan parte hartzeari, zeinak erakusten baitu, gainera, nola ahaleginen baturak beti ematen dituen emaitza bikainak. Oso pozik gaude sari hauekin, eta gure kolaboratzaileekin partekatu nahi ditugu, bai eta, nola ez, gure enplegatuekin ere» adierazi du Jose Andrés Elizaga Clece-ren Komunikazioko eta Erlazio Instituzionalen zuzendariak.

Epaimahaiak kandidatura irabazleak hautatzeko izan dituen irizpideeen artean, honako hauek nabarmendu daitezke: pertsona kalteberen kontratazio-kopurua lagile-talde osoarekiko, integratutako langileen profila eta kontratuen batez besteko iraupena.

Sarien garaikurra Andre Ricard diseinatzaile ospetsuak sortu du, eta Mas Casadevall Autismorako Fundazioak ekoitzi du.

premio-incorpora-en-asturias-y-madrid1