Clece-ek bere gain hartu du Avenida De América-ko aldageltokiko publizitatearen ustiapena

Clece-ek bere gain hartu du Avenida De América-ko aldageltokiko publizitatearen ustiapena

Madril, 2015eko uztailaren 22a – Joan den uztailaren 1ean, Clece Out Of Home (OOH) enpresak bere gain hartu zuen Avenida de América hiribideko aldageltokiko publizitatearen ustiapena (Madrilen bidaiarien joan-etorri handiena duten garraio-guneetarik bat).

Zehazki, Avenida de América-n Clece OOH-k zirkuitu digital oso bat dauka, zeina osatzen baitute nasetan eta itxaron-lekuetan dauden 110 pantailek. «Espazio hauetan, bidaiarien batez besteko egote-denbora 10 minutu ingurukoa izaten da. Itxarote hori segur aski eramangarriago egin daiteke iragarki erakargarriak hedatuz eta bistaratuz, bai eta ere garraiobideen erabiltzaileentzat erabilgarri izan daitezkeen mezu eta informazioak komunikatuz», esplikatu du Clece OOH-ren gerente Concha Machín-ek.

Proiektu honekin, Clece kontsolidatzen da hiriburuko aldageltoki nagusietako kanpo-publizitatearen sektorean, behin Avenida de América-ko aldageltokia gehituta konpainiak aurretik kudeatzen zituen beste batzuei, hala nola Plaza Castilla eta Príncipe Pío-koei. Horietan Clece OOH-k eskaintzen dituen euskarriek –formatu handikoak, konbentzionalak eta digitalak– aukera ematen dute informazio lagungarria helarazteko bidaiariei, eta, halaber, ikusgarritasun eta irismen handiagoa ematen diete iragarle eta marken publizitate-kanpainei.

Aldageltokiak interes handiko guneak dira publizitaterako, zeren kokatzen baitira hiriko leku estrategikoetan, non espazio berean bat egiten baitu jende askok, direla garraiobide ezberdinetan datozen bidaiariak (metroa, autobusak, Renfe…), direla kalean dabiltzan pertsonak.