Malagako Udalak eta Clece-k hitzarmen bat sinatu dute gizarte-bazterketa arrisku duten pertsonak lan-munduratzeko

  • Hitzarmen horren helburua da, batetik, Etxeko Laguntza Zerbitzuaren langile-premiari erantzutea (2014an langileen eskariak %25 egin zuen gora), eta, bestetik, lana lortzeko aukerak ematea talde kalteberei.
  • Egun, 1.000 laguntzaile inguruk mendeko 2.200 pertsona artatzen dituzte hirian.
  • Hitzarmenari esker, deialdia egingo da gizarte-bazterketa pairatzen duten 70 izangai akreditaturentzat.

Malaga, 2015eko uztailaren 14a – Clece-k, multizerbitzuetan liderra den enpresak, elkarlanerako hitzarmena sinatu du Malagako Udalarekin talde desabantailatuenak lan-munduratzeko. Horren bidez, aurre egin nahi diote Etxeko Laguntza Zerbitzuaren langile-premiari, eta lana lortzeko aukera bat eman bazterketa-arriskua duten pertsonei.

ELZaren bilakaerak etengabeko hazkundea du ezaugarri, 2011ko urtarrilean Clece zerbitzu hori Malagako udalerri osoan ematen hasi zenetik. Gaur egun, 1.000 bat laguntzailek arreta ematen diete mendeko 2.200 pertsona ingururi, eta, azken urtean bakarrik, zerbitzuaren eskariak %25 egin du gora.

Hasiera batean, aurreikusita dago ezen hitzarmenak ahalbidetuko duela 70 postu berrirako deialdia ateratzea gizarte-bazterketako profila duten izangaientzat, Malagako Etxeko Laguntza Zerbitzua indartze bidean.

Etxeko Laguntza Zerbitzua etengabe hazi da azken urteotan. 2014an soilik, 785 erabiltzaile berri erregistratu ziren, eta 2015ean, oraingoz, 369 pertsona gehiago batu dira. Datu arras positibo horiek erakusten dute Clece-ko profesionalek lan gaitza egiten dutela Malagan bizi diren mendeko herritarren bizi-kalitatea, autonomia eta familia-ingurunea hobetzeko.

Malagako Udalak Clece-ren bitartez eskaintzen duen Zerbitzua mendeko kolektiboei zuzenduta dago, bai honako hauei ere: unean uneko beharrizanak dituzten beste talde batzuk, lan- eta familia-bizitzak bateratu ahal ditzaten; ugariak edo guraso bakarrekoak diren familietako amak; erditze multiplea izan duten amak, etxeratu eta lehen egunetan; eta beste.

Arreta pertsonala, sostengu soziala eta etxeko lanak egiteko laguntza eskaintzeaz gain, zerbitzuak barne hartzen ditu beste zerbitzu batzuk ere, hala nola ile-apainketa, podologia edo etxeko konponketak, beste osagarri batzuen artean.

Malagako Udalak eta Clece-k sinatutako hitzarmen hau gehitzen zaio Clece-k, bere proiektu sozialaren bidez (Clece Social), egin izan duen langintza zabal eta sendoari, 4 ardatzetan egituratzen denari: enplegagarritasuna, integrazioa, sentsibilizazioa, eta pertsona eta talde desabantailatuen zaintza. Konpainiak berak eta bertan lan egiten duten 5.032 enplegatuek, zeinak integrazio zaileko taldeetatik baitatoz, izen-aurpegiak ipintzen dizkiote Grupo Clece-k pertsonekin daukan konpromisoari.