Clece-ren proiektu sozialak ekimen berritzailearen Senda saria lortu du

Clece-ren proiektu sozialak ekimen berritzailearen Senda saria lortu du

  • Clece Social-en webgunea saritu dute bere egitura zaluagatik, zeinak ahalbidetzen baitu gizartea sentsibilizatzea adindunen errealitatearen gainean
  • Sofía erregina buru izan da sari-banaketan, Madrilen

Madril, 2015eko uztaila. Clece-ren proiektu sozialak Senda 2015 saria jaso du, Ekimen Berritzailea kategorian, adindunen taldeak dauzkan problemen gainean sentsibilizatzeko hartu duen konpromisoari esker, zeina bere webgunearen bidez gauzatzen baitu: www.clecesocial.es.

Orain bost hilabete besterik ez dela abiatutako online proiektu horretan, Clece-ren garrantzizko langintza soziala zentralizatu da, enpresari baliabide eta egitura hobez hornitzeko. Hori guztia xede bikoitzarekin: hainbat talde desabantailaturekin, hala nola adindunekin, konpainiak duen konpromisoari lotuta egiten diren jardunbideei buruzko informazio-fluxua erraztea; eta, Clece-ren ingurunea osatzen duten pertsonen historien bidez, jendarteari jarduera hori helaraztea.

Era horretan, Clece Social-en webguneak saria jaso du egitura eraginkor eta berritzailea edukitzeagatik, horrek ahalbidetzen baitu historiok identifikatzea, lehen eskutik ezagutzea eta gizarteari haiek gertutasunez aurkezteko behar den informazio guztia lortzea. Hala, proiektuak lortu du gizarte-ordezkarien talde batek eta edizio eta produkzioko beste talde batek elkarrekin lan egitea modu arinagoan, eta historiak eduki-kudeatzaile baten bidez itxuratzea.

Clece Social-en webguneak dagoeneko 53 historia dauzka argitaratuta –haietarik 16 adindunen taldeari buruzkoak– eta, orain arte, 14.000tik ikustaldi izatea lortu du.

Clece-ren presidente Cristóbal Valderas-entzat, «sari hau oso aitorpen garrantzitsua da gure gizarte-proiektuarentzat, zeinean egunez egun sostengua eta laguntza ematen baitiegu talde desabantailatuei, hala nola adindunei, gure enplegatuen eguneroko egitekoari esker, eta sentsibilizazio-lan etengabea eginez Clece Social-en webgunea bezalako tresnen bidez».

el-proyecto-social-de-clece-premio-senda-a-la-iniciativa-innovadora1