Clece Care Services-ek webgune berria abiarazi du

  • Gune berriak nabigagarritasuna errazten du, eta gailu mugikorretara egokitua dago
  • Webgunea zuzeneko komunikabidea da konpainiaren etorkizuneko enplegatuentzat, sarbidea ematen baitie lan-eskaintzak dituen mikrogunera

Madril, 2015eko ekaina. Clece Care Services-ek –Erresuma Batuan Clece-k duen filiala, gizarte-zerbitzuetan diharduena– bere webgune berria abiarazi du, www.clececare.co.uk, zeina guztiz egokitua baitago gailu mugikorretara, eta nabigagarritasuna errazten duen diseinu berritua baitauka, britainiarren gustuei hobeto moldatzeko. Hala, webgunea bisualagoa da, eta, irudiei garrantzi gehiago ematen dienez, begiratu batez ikus daitezke konpainiari buruzko informazio nagusia eta eskaintzen dituen gizarte-zerbitzuak. Gainera, sarbide zuzena du lan-eskaintza eskuragarriak dituen mikrogunera. Webgune berriak badu halaber atal bat non Clece Care Services-en erabiltzaileek testigantza ematen baitute, eta beste bat albiste aipagarriekin.

Webgune berriak zuzeneko komunikabidea izan nahi du konpainiaren etorkizuneko enplegatuentzat. Horretarako, sarbide bat du mikrogunera, non lan-eskaintzak argitaratzen baitira, eta zeinaren bidez errazagoa baita hautagaitzak jasotzea. Era berean, guneak Clece Care Services-ekin harremanetan jartzea errazten die beraren zerbitzuak eskatu nahi dituztenei ere.

Azkenik, webgunearen bidez, zuzenean jo daiteke Clece Care Services-en sare sozialetara ere. Bertan, erabiltzaileak azken albisteen eta lan-aukeren berri jakin dezake.

2013tik, Clece Care Services-ek etxeko laguntzako hainbat zerbitzu ematen dizkie Erresuma Batuan askotariko beharrizanak dituzten pertsonei.