Clece abiatu da “Hay Salida” genero-indarkeriaren kontrako lasterketan

Clece abiatu da “Hay Salida” genero-indarkeriaren kontrako lasterketan

  • Enpresa kolaboratzaile gisa, ehun dortsal banatu ditu bere enplegatuen artean, eta, bere Haur Eskolak dibisioaren bidez, doako lantegiak eta jarduerak egin ditu haurrentzat.

Madril, 2015eko uztailaren 1a. Clece-ren ehun langilek korrika egin dute igande honetan Madrilen, “Hay Salida, por una sociedad libre de violencia de género” herri-lasterketan. Parte hartutako 3.000tik gora lagunek 6,2 kilometroko zirkuitu solidarioa korritu dute Retiro parkearen inguruetan, Cuesta Moyano abiapuntu zein helmuga harturik, erakutsi nahiz genero-indarkeria pairatzen duten pertsonak ez daudela bakarrik.

Beste urte batez, Clece-k ez du huts egin hitzordura, zeina MÍA aldizkariak antolatu baitu Osasuna, Gizarte Zerbitzuak eta Berdintasuna Ministerioarekin elkarlanean, genero-indarkeriaren kontra duen konpromisoaren erakusgarri. «Berriz ere, gure enplegatuek beren konpromiso soziala erakutsi dute eta gure igurikipen guztiak gainditu dituzte, herri-lasterketa honetan dena emanda. Oso harro sentitzen gara kontu sozialetan hain kontzientziatua eta aktiboa den langile-talde honekin», adierazi du Clece-ren presidente Cristóbal Valderas-ek. Halaber, nabarmendu du konpainiak egindako lan garrantzitsua genero-indarkeriaren biktima diren emakumeak lan-munduratzeari dagokionez. «2014an soilik, Clece-k lan bat eman die egoera hori jasan duten 158 emakumeri, eta, hala, aukera bat eta independentzia ekonomikoa eman dizkie aurrera segitzeko», gaineratu du.

Lasterketan kolaboratzeaz gain, Clece-k, bere Haur Eskolak dibisioaren bidez, doako hainbat lantegi eta jarduera egin ditu haurrentzat Retiroko esparruan.

Aipatzekoa da ezen, aurten ere, berrikuntza gisa, MÍA aldizkariak etxeko gazteenak inplikarazi nahi izan dituela, lau-oineko lasterketa bat antolatuz haurtxoentzat. Ekimen bitxi horrek oso harrera ona izan du amatxoen aldetik.
'); }); });