Clece-k ‘Mayores del Año’ saria jaso du, Granadan ematen duen Etxeko Laguntza Zerbitzuagatik

Clece-k ‘Mayores del Año’ saria jaso du, Granadan ematen duen Etxeko Laguntza Zerbitzuagatik

  • Granadako Udalak sari hori eman du ospatzeko Clece-k 10 urte daramatzala zerbitzu hori egiten
  • 1.800 laguntzailerekin, 10.000 pertsona baino gehiago artatu ditu hamar urteotan

Granada, 2015eko maiatza. Clece-k ‘Mayores del Año’ saria jaso du, Granadako Udalaren eskutik, hiri horretan Etxeko Laguntza Zerbitzua ematen hamar urte daramatzala eta. Gaur arte, 1.800 profesionalek egin dute lan zerbitzu horretan, eta 10.000 pertsona baino gehiago artatu dituzte.

Joan den apirilaren 24an, Granadako alkate José Torres Hurtadok Clece-ri eman zion sari hori ‘XIX Convivencia de Mayores Granadinos’ jardunaldien kariaz, zeinetan Alhambraren hiriko 2.000 bat adindun elkartu ziren, eta aisia eta entretenimenduko jarduerez gozatu ahal izan zuten.

Clece-ren langileek profesionaltasun eta txera handiz artatu dituzte adindunak, desgaitasun fisiko nahiz psikikoak dituzten pertsonak, adingabeak eta gizarte-bazterketa arrisku duten pertsonak; horregatik, hain zuzen ere, jaso du enpresak sari hori. Gaur egun, Etxeko Laguntza Zerbitzua Granadako hiriburuko 1.800 etxetan dago presente. Profesional horiek, besteak beste, zerbitzu hauek ematen dituzte: norbere garbitasuna eta etxearen mantenua; janarien prestaketa; trebetasunak, gaitasunak eta azturak beretzeko laguntza; eta medikuarenera joateko akonpainamendua.

Clece-ren Granadako gerente den José Antonio Ruiz Martínezentzat, sari hori da «1.800 laguntzaileen lanari eginiko aitortza bat, zeren, bokazio handiz, 10.000 pertsona baino gehiago zaindu eta artatu baitituzte hamar urteotan». «Gure laguntzaileek lanean eta ahaleginean jarraituko dute, egunez egun, gure beharra duten pertsona haien irribarreek eta hitzek egunero ematen dizkiguten sari txikiak lortze aldera, horrelaxe erakusten baitigute beren esker ona eta nahitasuna», gaineratu du.

Espainia guztian, Clece-k Etxeko Laguntza Zerbitzuak ematen dizkie 70.000 bat pertsonari, eta, gainera, 16.000 adindun baino gehiago artatzen ditu zahar-etxeetan, eguneko zentroetan edo telelaguntza zerbitzuaren bidez.