Clece-ren Almeriako gerentziak ‘Guraso-haurren elkarbizitzako jardunaldia’ antolatu du, bere langileen familia- eta lan-bizitza bateratzeko

  • Haurrek bertatik bertara ezagutu ahal izan dituzte gurasoen lanaren egunerokotasuna, haien lankideak eta lantokia
  • Gainera, aisiako hainbat jardueratan parte hartu dute egunean zehar, jaieguna izanda Almeriako ikastetxeetan

Madril, 2015eko ekaina. Langileen bizitza pertsonala, lanekoa eta familiakoa bateratzen laguntzeko helburuarekin, Clece-ren Almeriako gerentziak berriki antolatu du ‘Guraso-haurren elkarbizitzako jardunaldia’. Jardunaldi honetan, jaieguna izanda Almeriako eskola-ikasleentzat, langileek beren haurrekin partekatu dute egun bat bulegoan, bertatik bertara ezagut dezaten nolakoa den haien laneguna.

Guztira, 7 hilabete eta 15 urte bitarteko adinak dituzten 27 umek hartu dute parte, eta aukera izan dute instalazioak eta gurasoen lan-mahaiak ezagutzeko, eta lankide guztiekin trebatzeko. Jardunaldia gosari batekin hasi dute, Clece-ren Almeriako gerentziako pertsonal guztia lagun.

10:00etan, Clece-ren gerente Diego Lópezek ongietorria egin die Batzar Gelan, eta, ondoren, ekin diote aurkikuntza eta jostaketa nagusi izan diren jardunaldiaz gozatzeari, haur-begirale batek animatuta. Besteak beste, jarduera hauek izan dira: dantzak eta herri-kantak (haurrak gurasoen aurrean aritu dira), tenperaz, argizariz eta pinotxo-paperez egindako horma-irudiak, kanta-jolasak gazteentzat eta joko interaktiboak tabletekin.

Halaber, 4 urtetik gorakoek aukera izan dute La Voz de Almería egunkariaren eta Cadena Ser irratiaren instalazioak bisitatzeko, non bertatik bertara ezagutu duten nola egiten den lan bi hedabideotan, eta, are gehiago, zuzenean hartu duten parte ‘Hoy por hoy’ saioan.

Jardunaldi honen antolaketari esker, Clece-ren Almeriako gerentziako langileek pixka bat gehiago bateratu ahal izan dituzte beren lan- eta familia-bizitzak, lanegun bat uztarturik eskola-egutegiko jaiegun batekin. Era berean, jarduera hau lagungarria izan da lan-giroa aberasteko eta haurrak gurasoen lanaren egunerokotasunera hurbiltzeko.