‘Mugi mundu hobe baten alde’ kirol-erronka solidarioak 1.700 kilo janari baino gehiago jaso ditu behartsuenentzat Huelvan

‘Mugi mundu hobe baten alde’ kirol-erronka solidarioak 1.700 kilo janari baino gehiago jaso ditu behartsuenentzat Huelvan

  • Clece Social-ek Huelvako Kirol Hiriarekin elkarlanean antolatutako ekimenean, 3 kg janari donatu dira 550 parte-hartzaileetarik bakoitzeko.
  • Gurutze Gorria eta Fundación Valdocco, ekitaldian kolaboratu duten entitateak, izan dira onuradunak.

Huelva, 2015eko ekainaren 3a. Clece Social-ek –Clece-ren proiektu sozialak– Huelvako Kirol Hiriarekin batera antolatutako ‘Mugi mundu hobe baten alde’ kirol-ekitaldi solidarioak 1.476 kilo janari jaso zituen guztira joan den larunbatean, eta Gurutze Gorriari eta Fundación Valdocco ri eman. Entitateok Huelvako probintziako talde kalteberei laguntzen diete, eta haiek ere ekimen horretan kolaboratu zuten.

Antolatutako jardueretan –akuatloia, zumbathona eta tirolina– parte hartu zuten 550etik gora lagunetatik, askok bazuten desgaitasunen bat edo beharrizan bereziren bat. Izen-emate bakoitzeko, 3 kg janari ez-galkor donatu dira, eta, gainera, parte-hartzaileetarik asko bertaratu ziren jaki ugari aldean zituztela, zeinak zuzenean donatu zitzaizkion Huelvako Gurutze Gorriari.

«Ekimen honekin, parte-hartzaileak sentsibilizatu nahi izan ditugu, kirol-jarduera osasuntsu baten bidez, talde kalteberenek egunero pairatzen duten errealitatearen gainean», adierazi du Juan Francisco Sánchezek, Clece-ren Huelvako zerbitzuburuak. «Kirol-erronka honekin sustatu nahi izan da, halaber, beharrizan bereziak dituzten pertsonen parte-hartzea, eta, hari esker, Clece-ren gizataldearen elkartasun-espiritua ikusi ahal izan dugu», gehitu du.