Ospitaleen desinfekziorako teknologiarik berriena Madrilen, Clece-ren eskutik

Madril, 2015eko maiatza. Clece-k, enpresentzako zerbitzu integraletan liderra den zerbitzu askotariko enpresak, Teatros del Canal zentroan aurkeztu du, Madrilgo osasun-agintarien aurrean, Xenex Disinfection Services konpainia iparramerikarraren tresneria berritzaile bat, ospitaleak desinfektatzeko. Xenex germ zapping robotak, xenon gasezko lanparek sortutako argi ultramorea erabiliz, minutu gutxitan desegin ahal ditu mikroorganismo patogenoak, hala nola bakterioak, onddoak eta birusak. Robota aitzindaria da Espainian, eta Clece da teknologia hori sektorean ezarri duen lehen enpresa, zerbitzatzen dituen ospitaleen desinfekziorako. Europa enparauan, Erresuma Batuko ospitale batek baino ez dauka teknologia hori (ikerketa bat egiten ari dira bertan).  

Clece-k, Espainian eta Portugalen teknologia hori erabiltzeko esklusibotasuna izanik, beste urrats bat egin du garbiketa eta desinfekziorako tekniken alorrean robot horrekin, berrikuntza eta bikaintasunaren alde eginez. Azken belaunaldiko tresnak erabilita, Clece erreferentziako bilakatu da garbiketa eta desinfekzioaren merkatuan; gainera, ingurune seguruak sortzen ditu.

Robotak osatzen du ospitale-eremuko gainazalak garbitu eta desinfektatzeko egun Clece-k erabiltzen duen metodoa, eta, halaber, sendotzen ditu erresistentzia anitzeko mikroorganismoek infektaturiko gaixoen gelen garbiketa eta desinfekzioa. Izan ere, robota ebolak jotako gaixoen gelak desinfektatzeko erabili izan da AEBetako ospitaleetan.

UV izpien bidezko desinfekzioa

Xenon gasezko lanparek sortutako UV argia igarotzen da bakterio, birus eta bakterio-esporen horma zelularretan zehar. Behin argi ultramorea mikroorganismoaren barruan dagoenean, kalteak eragiten ditu eta ugaltzea eragozten dio. Sistema hori guztiz segurua da, segurtasun-neurri zorrotzenak aplikatzen baititu.

Hauek dira robotaren erabilerak dakartzan abantaila nagusietako batzuk:

  • Osasun-zentroko erabiltzaileen eta profesionalen osasuna babesten du; izan ere, gainazal guztien, eta are airearen, kalitatea hobetzen du.
  • Gailua errendimendu handikoa da, eta, horri esker, garbiketa-denborak gutxitu egiten dira, robotak 5 minutuan gauzatzen baititu desinfekzio-zikloak.
  • Robotak erabiltzen duen desinfekzio-teknologia berdea da, eta, beraz, ez du kimikagairik erabiltzen.

Xenex-eko eta Clece-ko arduradunak pozik agertu dira robota Espainiako ospitaleetan inkorporatu izanarekin, aurrerapen handia dakarrelako berrikuntzaren alorrean.

Etorkizunean, aurreikusten da Clece-k eskaintzen duen desinfekzio-teknologia hori beste ospitale batzuetan ere inkorporatzeko gai izango direla.

Erakuspen-bideoa

Hona hemen esteka bat robotaren funtzionamenduari buruzko erakuspen-bideo bat deskargatzeko:
Sakatu esteka hau robotaren funtzionamenduari buruzko erakuspen-bideo bat deskargatzeko