CLECE-k NBEn aurkeztu du genero-indarkeriaren biktima diren emakumeak lanean txertatzeko duen proiektua

CLECE-k NBEn aurkeztu du genero-indarkeriaren biktima diren emakumeak lanean txertatzeko duen proiektua

  • CLECE aukeratu zuten ekitaldian parte hartzeko talde horrekin duen konpromiso soziala dela eta
     
  • Gaur egun, tratu txarrak jasandako 127 emakume CLECE-ko kide aktiboak dira

CLECE izan zen NBEra gonbidatutako enpresa bakarra, bertan aurkez zezan genero-indarkeriaren biktima diren emakumeak integratzeko sortu duen eredua, Lanpostu bat baino gehiago: lanak genero-indarkeriaren zikloa apurtzen du ekitaldian, zeina joan den martxoaren 18an egin baitzen Nazio Batuen New Yorkeko egoitzan, eta non Espainiako administrazioaren ordezkariek ere parte hartu baitzuten.

Bere proiektu sozialaren barruan, CLECE-k lan handia egiten du genero-indarkeriaren biktima diren emakumeak integratzeko, egoera sozial ahuleko beste talde batzuez gain. Gaur egun, tratu txarrak jasandako 127 emakume CLECE-ko kide aktiboak dira.

Talde sozial horrekin duen konpromisoagatik hautatua izan eta gero, CLECE-k parte hartu zuen Norvegiako Gobernuaren ordezkariek sustatutako ekitaldi horretan. Izan ere, Norvegiak eredutzat hartu nahi du genero-indarkeria kudeatzeko Espainian dagoen sistema integrala, Sor-Odal udalerri norvegiarrean aplikatzeko.

Hala, ekitaldian parte hartu zuen, halaber, Paloma López-Izquierdo Botín Emakumearen eta Aukera Berdintasunerako Erakundeko idazkari nagusiak, zeinak azaldu baitzituen Espainiako administrazioak ezarri dituen ekintzak eta politikak genero-indarkeriari aurre egiteko.

Ekitaldira bidali zituen ordezkarien bitartez –Rosa Llamas, delegatu soziala, eta Iñigo Camilleri, Hautaketa eta Garapeneko arduraduna–, CLECE-k azaldu zuen nola integratzen dituen konpainian genero-indarkeriaren biktima diren emakumeak, honelako jardunbide egokiak sortzeari garrantzia emanez: zuzendaritzaren sostengua, entitate sozialekiko interakzioa eta talde horren ohiko profilean zentratutako hautaketa-prozesuen kudeaketa.

Ekitaldian parte hartzeko gonbita hilabete batzuk lehenago bilbatu zen, Norvegiako administraziotik Espainiako gobernuari eskatu ziotenean genero-indarkeriari lotuta bertan garatzen ari ziren politiken berri eman ziezaiela, Norvegian aplikatzeko, eta gai horrekin zerikusia duen konpainia batekin jar zitzala harremanetan. Abenduan, CLECE k talde hori integratzeko duen proiektua aurkeztu zion Norvegiako gobernuaren ordezkaritza bati, zeina osatzen baitzuten herrialde horretako administrazioan kargudun diren bederatzi emakumek. Norvegiako ordezkaritzak gogoko izan zuen proiektua, eta, geroago, hura bultzatu zuen NBEaren egoitzan esplikatua izan zedin.