‘Gente Extraordinaria’ irratsaioaren jendaurreko lehen emanaldia

‘Gente Extraordinaria’ irratsaioaren jendaurreko lehen emanaldia

  •  Madrileko Down Sindromea fundazioko desgaitasun intelektualak dituzten pertsonek egiten dute
  •  Lau urte airean egon ondoren, ‘Gente Extraordinaria’ zuzenean egin da lehen aldiz
  • Madrileko Teatros del Canal zentrotik emandako saio berezia izan da

Madril, 2014ko abenduaren. Gente Extraordinaria irratsaioa Madrileko Down Sindromea fundazioko (Down Madrid) desgaitasun intelektualak dituzten pertsonek egiten dute, Gestiona Radio irratiarekin elkarlanean. Joan den azaroaren 29an zuzeneko lehen saioa egin zuten. Beste mugarri bat magazine horrentzat, zeinak lau urte daramatzan airean. Horretarako, Madrileko Teatros del Canal zentrora lekualdatu zen saioa. Emanaldi berezi horrekin, lagunek, ahaideek zein jarraitzaileek aukera izan zuten Federico Cuenca-Romerok zuzendutako programa zuzenean ikusteko. Clece-k, Teatros del Canal zentroaren kudeaketa eramateaz gain, parte hartu zuen egoera sozial ahuleko pertsonak lan-munduratzeko duen konpromisoaren bidez, horien artean desgaitasunak dituztenak baitaude.

Mikrofonoen aurrean, Clece-ko presidente Cristóbal Valderas-ek konpainiaren jardueren ikuspuntu soziala nabarmendu zuen lege guztien gainetik. «Ez gaude ez legeen ez ratioen mende, enpresa-kulturak mugitzen gaitu. Horren froga dira egoera sozial ahuleko taldeetatik datozkigun 5.000 langileak. Legeek ezarritakoaren oso gainetik».

Cristóbal Valderasek ondoan izan zuen Teatros del Canal zentroko zuzendari artistikoa den Albert Boadella, zeinak espazio hori kudeatzen duen Clece-rekin batera. Horrez gain, saio berezi honetan, hainbat musikari aritu ziren (esaterako, “El Mito de Noa” eta José María Guzmán) eta Martirio kantaria eta Carlos Sobera aktorea elkarrizketatu zituzten.

Entzun Gente Extraordinaria 2014.11.29

Primeira emisión con público do programa de radio «Gente Extraordinaria»

Primeira emissão com público do programa de rádio ‘Gente Extraordinária’

Primera emisión con público del programa de radio ‘Gente Extraordinaria’

First public broadcast of ‘Gente Extraordinaria’ radio show