Clece-k ziurtatu du SERMASeko Ospitale Garbiketa Zerbitzuen kalitatea

Madril, 2014ko abenduaren. ACS taldeko kide den CLECE S.A zerbitzu anitzeko enpresak ziurtatu egin du Madrileko Osasun Zerbitzurako (SERMAS) ematen dituen garbiketa-zerbitzuen kalitatea.

Hala, SERMASek azken lehiaketan zehaztutako baldintzak betez, bere ISO 9001:2008 ziurtapena jarduera honetara zabaldu du: “eremu kritiko, erdikritiko eta orokorren eta kanpo-eremuen garbiketa integrala arreta espezializatuko osasun-zentroetan, hala nola: publiko nahiz pribatu diren ospitaleak, espezialitate-zentroak, osasun mentaleko zentroak, transfusio-zentroak eta bestelako osasun-zentroak”. Zerbitzuaren ziurtapena honako Ospitale eta Zentroetan egin da:

  • Transfusio Zentroa
  • San Carlos Unibertsitate Ospitale Klinikoa
  • El Escorial Ospitalea
  • La Princesa Unibertsitate Ospitalea
  • Niño Jesús Haur Ospitalea
  • Ramón y Cajal Unibertsitate Ospitalea
  • Príncipe de Asturias Unibertsitate Ospitalea
  • Santa Cristina Unibertsitate Ospitalea
  • Virgen de la Torre Unibertsitate Ospitalea

ISO 9001:2008 arauak (nazioarteko aitorpena duen estandarra) sustatzen duen ereduaren xedea etengabeko hobekuntza, zerbitzu-ematearen eraginkortasuna eta bezeroen satisfazioa lortzea da, eta kudeaketa hobe baterako gidalerroak ezartzen ditu.