Adejeko Udalak eta Clece-k bat egin dute lan-munduratzea bultzatzeko asmoz enplegagarritasun zaileko taldeen artean

Adejeko Udalak eta Clece-k bat egin dute lan-munduratzea bultzatzeko asmoz enplegagarritasun zaileko taldeen artean

  • Hitzarmen bat sinatu dute desgaitasunak dituzten pertsonen, genero-indarkeriaren biktimen eta bazterketa soziala pairatzen dutenen lan-munduratzea sustatzeko
     

Madril, 2014ko azaroa. Adejeko Udala, Tokiko Garapena eta Lan Politikak sailaren bidez, eta Clece elkarlanean arituko dira enplegagarritasun zaileko taldeak lanean txertatzeko Tenerifeko udalerrian. Hala iragarri dute hitzarmenaren sinadura-ekitaldian. Hitzarmenaren helburua da integrazioa sustatzea desgaitasunak dituzten pertsonen, genero-indarkeriaren biktimen eta bazterketa soziala pairatzen dutenen artean.
 

Lehen batean, urtebeteko iraupena izango du, eta bi erakundeek agindu dute informazioa emango dutela eta beharreko baliabideak ezarriko dituztela hitzarmena modu egokian bete dadin. Aipatutako taldeen lan-munduratze zuzena da bion helburua, hautatze-prozesuetan proposaturiko pertsona hautagaiak inkorporatuz eta, dagokienean, kontratatuz, Clece-ren lan-eskaintzen arabera.

Enplegu-arduraduna den Ermitas Moreira García zinegotziaren esanetan, «Udalak eskura jarriko ditu beharrezkoak diren materialak» eta, esplikatu duenez, «hitzarmenak bat egiten du enpresa eta erakundeekin egiten diren lan-eskaintzekin».

Bere aldetik, Clece-k lankidetza hau kokatu du konpainiaren konpromiso sozialaren barruan, zeinaren ardatzak diren enplegagarritasuna eta sozialki kalteberak diren taldeen integrazioa. Kanarietako Lurralde Zuzendaritzako Braulio Hernández Lorenzo jaunaren hitzetan, «enpresa-proiektuen iraunkortasunak, hazibidea mantendu baitu azken 15 urteotan, bermatzen du konpromiso honen segida eta irispide handiagoa. Kanarietan, azken urtean gure langile-taldea %21 handitzea lortu dugu, eta iritsi gara 4.000 langile baino gehiago izatera».