Clece-k jaso du La Caixa Gizarte Ekintzaren Incorpora saria

Clece-k jaso du La Caixa Gizarte Ekintzaren Incorpora saria

Gaztela eta Leonen bazterketa-arriskuan dauden 25 pertsonen lan-integrazioa saritu da

2014ko urriaren 28a. La Caixa fundazioaren Gizarte Ekintzak Incorpora Castilla y León saria eman dio Clece-ri “Enpresa Handia” sailean, gizarte-bazterketa pairatzeko arriskuan dauden pertsonak kontratatzeko hartu duen konpromisoagatik. Zehazki, sariak aitortzen du Autonomia Erkidegoan talde sozial horretatik datozen 25 pertsona laneratu izana 2013. urtean.

Sari hau emateko, epaimahaiak balioetsi du Clece-ren kolaborazioak Gaztela eta Leongo eremuan duen hedadura geografikoa. Gainera, kontuan hartu dira kontratatutako pertsonen kopurua, kontratatutako taldeak eta kontratu mota. Ildo horretan, 2013an Clece-k 46 eskaintza kudeatu zituen guztira Burgos, Palentzia, Soria eta Valladolideko probintzietan, eta 25 pertsona laneratu zituen; horietatik 4 kontratu mugagabea lortzeko gai izan ziren. Halaber, heziketa-programetan eta lan-zentro berezietan egindako kolaborazioak ere puntuak irabazi dizkio.

Saria, zeina Clece-k sail honetan partekatu duen San Luis de Palencia ospitalearekin, Vicente Ortega-k jaso du, Ipar Mendebaldeko Eskualde Zuzendaritzako zuzendariak, Valladoliden egindako sari-emanaldian. Ortegak Incorpora saria eskaini die Clece-n lana aurkitu duten 25 pertsonei; izan ere, «sari honetako benetako protagonistak dira. Haien historiak eta bizipenak hobetzeko nahiaren adibide dira denontzat».

Incorpora Castilla y León programa, La Caixa fundazioaren Gizarte Ekintzak kudeatzen duena, lan-bitartekotzako programa da, eta gizarte- eta enpresa-ehunduraren beharrizanetan oinarritzen da. 21 entitate sozialek osatzen dute, zeinek sarean lan egiten duten Gaztela eta Leongo lurralde guztian, talde sozial horietako pertsonak lan-munduratzeko helburuarekin.