Talher-ek “Cuencako Dinosauroen Bidea” garatuko du

Talher-ek “Cuencako Dinosauroen Bidea” garatuko du

  • Talher-ek diseinatuko du Cuencaren ondare paleontologikoan zeharreko ibilbidea, Fuentes, La Cierva eta Cañada del Hoyo udalerrietan barrena
  • Erakusketa-espazioak, marka-irudia, webgune bat eta aplikazio mugikorrak: horiek dira proiektuan gauzatuko diren ekintzetarik batzuk
  • Bidea, 371.000 euroko inbestimenduarekin, egia bilakatuko da 2015eko otsailean

2014ko irailaren 29a. “Cuencako Dinosauroen Bidea”, probintzia horren ondare paleontologiko bikainaren balioa nabarmendu nahi duen proiektua, Talher enpresaren eskutik abiatuko da. Clece taldeko enpresa horri, ingurumeneko zerbitzu eta lanetan espezializatuta dagoenari, esleitu zaio kudeaketa museografiko orokorreko proiektu hau.

Dinosauroen bideak bisitariari erakutsiko dizkio, Cuencako Fuentes, La Cierva eta Cañada del Hoyo udalerrietan barrena, probintziako aurkikuntza paleontologiko anitzak, aztarnategi arkeologiko garrantzitsuenetan daudenak. Beste interesgune batzuen artean, ibilbideak barruko eta aire zabaleko museo bat izango du Fuentesen, non erakutsiko diren 2007an inguru horretan aurkitu ziren fosilen erreprodukzioak edo 2003an Las Hoyasko aztarnategian aurkitu zen “Concavenator” dinosauro sauropodoaren sei metro luzeko eskeleto artikulatuaren tamaina errealeko errekreazio bat

Bidea eta bertako interesgune nagusiak egia bilakatze aldera, Talher-ek kontratatu egingo ditu hornikuntzak, zerbitzuak eta ibilbideko espazioen eta arkitektura-elementuen egokitzapenari lotutako lanak. Halaber, hainbat proiektu garatuko ditu Cuencako ondare paleontologiakoaren ezagutza eta sustapena faboratzeko. «Proiektu bereizgarria eta oso erakargarria da hau, eta bertan bat egiten dute arkeologiak, ingurumenak eta turismoak. Zinez motibagarria da parte hartzea honelako proiektu batean, zeinak, ingurunearen garapen turistikoa bultzatzeko asmoz, argitara emango baititu gaur egun Cuencako Diputazioak gordeta dauzkan elementu batzuk», adierazi du David Carrasco Gonzalo-k, Clece-ren Irudia, Ekitaldiak eta Erakusketak departamentuko buruak.

Ibilbide ikusgai bat garatzea; marka-irudi bat sortzea; erakusketa-espazioak eta gaikako eremuak egokitzea; bai eta webgune bat eta aplikazio mugikorrak sortzea ere: horiek dira kontratuak barne hartzen dituen ekintzetako batzuk. Zehazki, Talher-ek lan hauek egingo ditu:

  • Bide bisitagarri bat garatzea; bidean zehar hamabi interesgune geologiko-paleontologiko identifikatuko dira baliza georreferentziatuen bitartez.
  • Museografiari lotutako espazioak eta bestelako arkitektura-elementuak egokitzea.
    • Kanpoko erakusketa-eremua, La Ciervan; eskultura-multzo baten instalazioa.
    • Gaikako eremu bat, Fuentesko Lo Hueco aztarnategi paleontologikoaren ingurunean; eskultura-multzo baten instalazioa.
    • Erakusketa-aretoa, Cañada de Hoyoko udal eraikinean.
    • Erakusketa-aretoa, Fuentesko erabilera anitzeko udal eraikinean.
  • Komunikazio-plan bat diseinatzea, “Cuencako Dinosauroen Bidea” markaren identitate bisualaren elementuak definitzeko.
  • Bideari buruzko aplikazio espezifiko bat diseinatzea eta martxan jartzea, telefono mugikorren bidez deskargatu ahalko dena. Ibilbideari buruzko informazioa jasotzen duen webgunea diseinatzea eta martxan jartzea.

 “Cuencako Dinosauroen Bidea”, zeinak 371.000 euroko kostua duen, egia bilakatuko da 2015eko otsailean. Proiektua integratuta dago Cuencako probintziaren Azpiegitura Turistikoak Hobetzeko Planean.