Sinatu dute Cáceresko ikastetxeak garbitu, mantendu eta zaintzeko kontratua

Sinatu dute Cáceresko ikastetxeak garbitu, mantendu eta zaintzeko kontratua

2014 irailaren 25a. Clece-k bere gain hartuko du Cáceresko ikastetxeak garbitu, mantendu eta zaintzeko ardura. Esleipen berria gaur formalizatu da Cáceresko udaletxean, kontratuaren izenpetze-ekitaldian, zeinean izan diren Elena Nevado, Cáceresko alkatea, eta Francisco Lázaro, Clece-ren Erdialdeko Eskualde Zuzendaritzako zuzendaria.

Elena Nevadok azaldu duenez, Clece datozen bi ikasturteetan arduratuko da Cáceresen dauden 17 ikastetxeen eraikinak garbitzeaz, eraikin-tresneria konpondu eta mantentzeaz eta zaintza-zerbitzuak egiteaz. Kontratuak bi urteko iraupena izango du eta gehienez lau urte arte luza daiteke.

Francisco Lázaroren hitzetan, berriz, «Clece-k espezializazio eta eskarmentu handia du garbitze-, mantentze- eta segurtasun-lanetan. Eta buru-belarri arituko da jarduera horietan, zerbitzua egiteko berarengan jarri den konfiantzari erantzutearren».

Kontratua 2014ko urriaren 1ean hasiko da, eta 873.893,41 euroko kanon-fakturazioa izango du. Horrez gain, balioespen bidezko lantzat hartuko da ikastetxeetako berokuntza-sistemetarako erregaiaren horniketa, eta, partida honetan, 167.025 euroko gastua kalkulatu da urte bakoitzeko. Eskaintza hobetze aldera, Clece-k 80.000 euroko burtsa ekonomikoa emango du urtero.

CLECE taldeak urte asko eman ditu garbitze-, zaintze- eta mantentze-zerbitzuak egiten 550 ikastegi baino gehiagotan (ikastetxe zein haur-eskola), 40 bat unibertsitatetan eta hainbat ikerketa-zentrotan. Esleipen honek agerian jartzen du administrazioek duten konfiantza CLECE taldearen lanean eta profesionaltasunean, hala nola konpainiak, kontratu handiak gauzatzeko orduan, duen gaitasuna jendea kudeatzeko eta baliabideak optimizatzeko.